Ondarearen Europako Jardunaldiak
Aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzen dira, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak sustatuta.
Euskadin, hiru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituzte jardunaldi hauek. Gipuzkoan Aldundiak 143 ekitaldi sustatzen ditu 35 herritan, horietako bi Zarautzen.
Esparru honetan, ZarautzOn-ek ONDAREA ETA HEZKUNTZA izeneko programa bat babesten du eta testuinguru honetan kokatu dugu Urriaren 6an, asteartean, Modelo Aretoan antolatutako ekitaldia.

Hizlaria Anjel Uranga zauztarra izango da, pintorea, ikertzailea eta Arte Ederretan doktorea. Anjelek, Pintura modernoaren aitzindari den Picassoren lanaren azterketa estetikoa azalduko digu.
Koadro honen atzean dagoen lan guztia azalduko digu, berean lan metodologia bat osatzen baitu. Horixe egin zuen Anjelek doktore tesian.

Gainera, Modelo Aretoan prosezu luze honetan sortu zituen pinturetako batzuk erakutsiko ditu.
Lekua: Modelo Aretoa, Zarautz
Eguna: Asteartea, Urriarean 6a
Ordua: 19:30 o.

Osasun publikoa dela eta beharrezkoak diren segurtasun arau guztiak beteko dira.