Bertsozientzia: Jakinduriek Mundua Erreko Dau 2018 05 15

Bertsozientzia: Jakinduriek Mundue Erreko Dau. Bertsozientziak zientzia eta bertsolaritza elkartzen ditu Gipuzkoan Maiatzaren 15,  Antoniano aretoa ZarautzONen zereginen muinetan, zientzia, teknologia, ezagutza eta ikerkuntzaren zabalkundea dagoelako. Eta bidenabar, asmoak saretzea, elkarlana delako gure ezaugarri nagusia… Pozik eta harro gara aurrekoan agertu genizuen ekitaldiaz. Zientziak eta bertsolaritzak berriz ere bat egin zuten Bertsozientziaren laugarren edizioan. Bertsozientzia ekimenak […]

Bertsozientzia: Jakinduriek Mundue Erreko Dau.

Bertsozientziak zientzia eta bertsolaritza elkartzen ditu Gipuzkoan

Maiatzaren 15,  Antoniano aretoa

ZarautzONen zereginen muinetan, zientzia, teknologia, ezagutza eta ikerkuntzaren zabalkundea dagoelako. Eta bidenabar, asmoak saretzea, elkarlana delako gure ezaugarri nagusia… Pozik eta harro gara aurrekoan agertu genizuen ekitaldiaz.

Zientziak eta bertsolaritzak berriz ere bat egin zuten Bertsozientziaren laugarren edizioan. Bertsozientzia ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu, eta, aurreko astean, Gipuzkoan izango zen lehen aldiz. «Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bildu zituzten eszenatoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko.

Hain zuzen ere, laugarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskaini ziren, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak biltzen zituen bertsoak inprobisatu zituzten bertsolariek.

Anjel Alkain aktore eta umorista izan zen saioaren zeremonia-maisua, emanaldia dinamizatzeaz eta bertaratu ziren partaidetza sustatzeaz arduratu zen.

 

 

 

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum