Hurrengoa astean ZarautzOnen 5. denboraldia hasiko dugu.

Gure 1. hitzaldia Bitcoin-aren inguruan izango da eta horretarako Ibai Gesalaga Finantza Pertsonaletan Coach-a den zarauztarra izango dugu hizlari. Asteartean, arratsaldeko 19:30etan Antoniano Aretoan, Zarautz. Streaming bidez, zuzenean jarraitzeko esteka: zarautzon.nirestream.com Gaia nondik nora joango den jakiteko eta testuingu bat izateko hurrengo galderak egin dizkiogu.

-Zer da Bitcoina?

Kriptomoneta bat da, deszentralizatua eta kode irekikoa. Ez du inongo gobernuk ez eta enpresak sortu ez eta kontrolatzen ere.

-Nola funtzionatzen du?
Kontu-liburu ireki bat bezala, non egiten diren transakzio guztiak publikoak diren.

-Nola eskura daitezke Bitcoinak?
“Exchange” kontu bat irekiz (kanbio etxe batean), transferentzia bitartez edo kreditu txartela erabiliz. Produktu zein zerbitzuak salduz ere eskura daitezke, baita norbaiti zuzenean erosketa bat eginez.

-Zeren baitan dago Bitcoinaren prezioa?
Eskaintza eta eskariaren menpe dago, burtsako akzioen moduan.

-Bitcoina burbuila bat al da?
Oso teknologia berria denez merkatuak bere balioa aurkitu behar du, horregatik oso izaera aldakorra du. Egundaino igoera eta jaitsiera nabarmenak izan ditu eta horrela jarraituko du bere merkatuko balioa topatu eta egonkortu arte. Oso prezio handia izan dezake, jendeak erabiltzen badu edo baita zero ere, inork ez badu erabiltzen.

– Ba al da beste kriptomonetarik?
Egun milatik gora dira, baina gutxi Bitcoinaren parean jartzeko modukoak, askoz ere zentralizatuagoak direlako eta hauetako askok beste funtzio batzuk dituztelako. Moneta asko StartUpentzat finantziazio modu bat dira. Hauetako gehienak bost urte barru desagertuko dira, baina berriak ere azalduko dira, Interneteko enpresekin gertatu zen bezala.