“Demokraziaren krisia eta giza eskubideak”

Osteguna, otsailaren 20a, Modelo Aretoa (Zarautz)


Esaldi hauekin aurreratu zigun Fernando Valladaresek bere hitzaldiaren edukia…

“Pentsatzeko joera dugu demokraziaren gainbehera eta erakundeen hauskortasuna, gero eta handiagoa dena, etengabeko higaduraren eta klimaren eta ingurunearen mehatxuen ondorio direla. Hala ere, azterketa sakonagoa eginez, baldintza direla ikusten dugu, eta ez ondorio. Ezinbestekoa da, batetik, demokraziaren indarra ahultzea azken petrolio-tanta erauzteko eta erretzeko, eta, bestetik, erakundeen fidagarritasuna zalantzan jartzea, pobretzen eta gaixotzen gaituzten finantza-erakundeei eta jarduera ekonomikoei eusten dielako. Ikusten ari garena beti gertatu da, une zailetan gizateriak aurrean duenari begiratzen dion bakoitzean.

Errealitatea ukatu egiten da eta azalpenak ematen ditugunok zigortu edo espetxeratu egiten gaituzte. Hiltzear dagoen sistema bat eraldatu nahi bada, egia alternatiboak eta gezurrak baldintza bilakatzen dira aldaketa hori gerta ez dadin. Une honetan, demokrazia eta giza eskubideak defendatzen dituztenak ezinbestekoak dira, eta egoerak benetako heroi bihurtzen ditu gauza normalak egiteagatik, normaltasunaren erreferentzia galduta dagoen mundu honetan.”

Irudiaren iturria: ZarautzOn (Txomin Lasa).


Fernando Valladares Biologian doktorea, aldaketa globalean aditua den ekologoa eta CSICeko ikertzailea Natur Zientzien Museo Nazionalean (MNCN-CSIC), irakasle Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean, halere berak oso gustokoa du ZIENTZILARIA bezala aurkeztea, orain “zientzialari faltsu” asko dagoen honetan. Fernando izen handiko zientzilaria da, eta ikerketa ugari egin ditu biodibertsitatea, klima-aldaketa eta giza jarduerak ekosistemetan dituzten inpaktuei buruz.

Hitzaldi honen aurretik, “Birziklapena”ri buruzko gure tailerraren azken saioa Fernando Valladares egilearekin partekatzeko aukera izan genuen «La Recivilización» 

Hitzaldiaren oihartzunak

   

Prentsa