Errio, barratik Mapilera
Nolatan lehiatu zen Oria bezalako ibai "koxkor" bat Rin, Tamesis edo Sena bezalako ibai handiekin XVI. mendetik aurrera?
Udaberriari ongi etorria eginez, Udaberriko ekinozioari, hitzaldian ortziko, zeruko fenomeno ikusgarrienetakoak gertutik ezagutuko ditugu: Eguzki eta Ilargi eklipseak. Zergatik ez dira hilero gertatzen? Nola lerrokatzen dira Lurra, Ilargia eta Eguzkia halako une bereziak sortzeko? Nola antolatu datorren abuztuko eguzki eklipsea behatzeko?
Irudia 2026ko abuztuaren 12an, 20:26an, Zarautzen gertatuko den eguzki eklipsearen simulazio bati dagokio.

Day(s)
:
Hour(s)
:
Minute(s)
:
Second(s)
Gure lurraldeak 2026tik aurrera biziko duen egoera bereziari helduko zaio, hurrengo urteetan hiru eklipse gertatuko baitira. Interes zientifiko handiko fenomenoa da, baina baita soziala ere, eta logistika eta kudeaketa erronka handiak planteatzen ditu, hala nola joan etorriak, hiri eta landa eremuen okupazioa eta abar. Baina aukera paregabea ere eskaintzen du hezkuntza, dibulgazio eta turismo ekimenak garatzeko.

Hitzaldi hau Jakindari egitasmoaren parte da, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren ezagutza zabaltzeko proiektuarena, hain zuzen. Ekitaldi honek hasiera emango dio datorren abuztuaren 12ko eklipsearen harira Euskadin antolatu diren astronomia jarduerei. Zarautzen, hitzaldi honetaz gain, erakusketa bat bisitatu ahal izango da Ama Lur parkean, martxoaren 30tik apirilaren 10ra arte.

Hitzaldiari buruzko lerroburu batzuk…
Virginiaren hitzaldian, bertaratu ginen ehundik gora lagunok, aukera bikaina izan genuen masterclass bat jasotzeko ezohiko gertaera honi buruz: abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa.
Urtean zehar planetako lekuren batean bizpahiru eguzki-eklipse oso gertatzen diren arren, itzala zure etxe paretik igarotzea oso gutxitan gertatzen den loteria da. Gipuzkoan, adibidez, ez gara osotasun franja perfektuaren barruan egongo. Donostian edo Zarautzen, eguzki diskoaren % 99,7 estaliko da. Asko dela dirudi, baina % 0,3 horrek markatzen du eguzki koroa ikusi ahal izatearen edo ez ikustearen arteko aldea. Esperientzia ia-ia osoa bizitzeko, hego-mendebalderantz mugitu behar da: Gipuzkoako Arrasatetik aurrera, Araba osoan edota Bilbotik mendebalderantz.
“Eklipse-ehiztarien” berri ere izan genuen. Badago jendea mundu osoan zehar bidaiatzen duena iluntasuneko minutu gutxi horien bila; Nafarroako Gobernuak, esaterako, milioi bat bisitari espero ditu, horrek dakarren logistika eta segurtasun arazo guztiekin. Zientzia, turismo eta zaletasunaren arteko nahasketa bat da. Gainera, datozen hiru urteetan bizi izango ditugun hiru eklipse hauek denbora luzez itxaroten egon garen zerbait dira, eta ez dugu antzeko beste eklipse bat izango hemen inguruan 2180. urtera arte edo.
Erakutsi zizkigun ere bi webgune oso praktikoak eklipsea jarraitzeko (Jarraian dauzkazue bi estekak) , eta oso garrantzitsua dena nola behatu eklipsea.
xavier jubier eta bestea hauxe: shademap, azken honek erakusten digu non egongo den itzala Zarautzen, beraz non ez garen jarri behar eklipsea behatzeko. Eta nola ez aste honetan bertan Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak martxan jarri duen webgunea: eklipsea.euskadi.eus

Hona hemen eklipsearen egun eta orduan nola izango den itzala Zarautzen. Beraz esaterako Munoatik ezin izango da ikusi.
Halere guzti honetaz Virginiaren hitzetan ikasteko, berrikusteko, hemen dituzue bideoa eta podcasta.
1. Astronomia hurbileko gauza gisa. Astronomia urrutiko gauza dela uste dugun arren, Virginiaren esanetan oso gertukoa da: gu planeta baten barruan bizi gara. Lurra autobus moderno baten gisa deskribatzen du: ez dugu mugimendua sentitzen, baina “leihoa” (zerua) irekitzen dugunean, kanpoko guztia mugitzen dela ikusten dugu. Eklipseak mugimendu hori sentitzeko aukera paregabeak dira.
2. Zergatik ez daude eklipseak hilabetero? Ilargia 28 egunean behin jartzen da Lurraren eta Eguzkiaren artean, baina ez dugu beti eklipse bat ikusten. Arrazoia da Ilargiaren orbita 5 gradu makurtuta dagoela. Horregatik, normalean Ilargiaren itzala “gorago” edo “beherago” pasatzen da. Eklipse bat gertatzeko, Ilargia nodoetan egon behar da, hau da, bi orbitak gurutzatzen diren puntuetan.
3. Eklipse motak eta ikusiko ditugun fenomenoak
Osoa: Ilargiak Eguzkia erabat estaltzen duenean.
Anularra: Ilargia Lurreko urrunen dagoenean (apogeoan), txikiago ikusten da eta Eguzkiaren inguruan “su-eraztun” bat uzten du.
Beilyren perlak: Totaltasuna iritsi baino lehen, Eguzki izpiak Ilargiko mendi eta haranetatik pasatzen dira, perla disdiratsuak bailira.
Diamantezko erastuna: Eguzkiaren azken izpia erabat estali aurretik.
4. 2026ko abuztuaren 12ko eklipse handia
Ibilbidea: Totaltasunaren marra Espainiako iparraldetik pasako da (Galizia, Asturias, Gaztela eta Leon, Aragoi eta Errioxa).
Euskal Herrian: Zarautzen edo Donostian eguzkiaren %99,8 estaliko da. Teknikoki eklipse partziala izango da hemen, ez osoa. “Koroa” edo totaltasun osoa ikusteko, hegoalderantz mugitzea gomendatzen du (Gasteizen minutu 1 eta 3 segundo iraunduko du totaltasunak).
Ordua: Arratsaldeko azken orduan izango da (20:27ak aldera). Garrantzitsua da mendebalde-ipar-mendebaldera begira leku garbiak bilatzea, Eguzkia oso baxu egongo delako.
5. Segurtasuna: begiak nola babestu
Arriskua: Inoiz ez begiratu zuzenean Eguzkiari babesik gabe. Begiko kristalinoak lupa efektua egiten du eta retina erre dezake betirako, minik eman gabe (retinak ez baitu sentikortasunik).
Zer EZ erabili: Erradiografiak, argazki negatiboak edo eguzki-betaurreko arruntak ez dute balio.
Zer erabili: ISO ziurtagiria duten betaurreko bereziak edo proiekzio metodoak (adibidez, prismatikoekin irudia kartoi baten gainean proiektatzea, baina prismatikoetatik begiratu gabe!).
6. Animalien portaera eta trafikoa
Animaliak: Gaua egiten ari dela pentsatzen dute. Virginiak kontatzen du sabanan egon diren lagunek “isiltasun ikaragarria” sentitu zutela animaliak izutu egiten direlako.
Jendetza: Europa osoko jendea etorriko denez, trafiko arazo handiak egon daitezkeela ohartarazi du. Egun horretan autoa ez mugitzea gomendatzen du.
Aholkua: 2026ko betaurrekoak gorde, 2027an eta 2028an beste eklipse garrantzitsu batzuk egongo baitira.
Jarrian ekitaldiaren testigantza grafikoa…










Aranzadi Elkartearen Astronomia sailekoa eta bere espezialitatea Kultura zientifikoaren sustapena. Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkide aktiboa, dibulgazio eta hezkuntza proiektuak garatzen dituena. 2016an sartu zen Zuzendaritza Batzordean, eta Astronomia Departamentua zuzendu zuen 2018 eta 2023 artean. Zortzi urtez aritu zen planetarista lanetan Eureka! Zientzia Museoa, non kultura zientifikoa sustatzeko jarduerak ere koordinatzen zituen. Aranzadin bereziki laguntzen du tailerrak antolatzen eta helduentzako, gazteentzako eta haurrentzako ikastaroak ematen. Giza kultur teknikari prestakuntza du, eta bazterketa arriskuan dauden kolektiboentzako gizarte hezkuntzan eta kultura proiektu eta espazioen kudeaketan espezializatu da. 2021az geroztik, Espainiako Astronomia Elkarteen Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kide da, eta federazio horrek sustatutako Astronomia Emakumeen Taldeko kide.
Nolatan lehiatu zen Oria bezalako ibai "koxkor" bat Rin, Tamesis edo Sena bezalako ibai handiekin XVI. mendetik aurrera?
Jakindariren ̶ kultura zientifikoaren aldeko aliantza ̶ lankidetzarekin garatutako dibulgazio zientifikoko programa ibiltari baten parte da.
Herritartasun aktiboari buruzko tailerra: 2026: apirilaren 14an, apirilaren 28an eta maiatzaren 12an. Iraganera begiratu etorkizunerantz joateko.