Ekonomia zirkularreruntz berrikuntza sortzen
Lola Elejalde
2017ko Otsailaren 4a, Zarautz
Berrikuntzaren Euskal Agentzia den Innobasqueren eskutik, joan den asteartean, apirilaren 4an, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano Aretoan, “Ekonomia Zirkularra” ezagutzeko aukera izan genuen. Eusko Jaurlaritzak babestutako eta Innobasquek bultzatutako ekimen honetan, une hartan 18 enpresa eta erakunde ari ziren lanean. “Circular Basque”-ren fokoa euskal industrian jarrita zegoen.
Zirkular eredua enpresa eta lurraldeetako lehiakortasuna hobetzeko aukera paregabe moduan aurkeztu zen, balioa baliabide finituen kontsumotik banantzen duen eredu sozioekonomiko bat baitzen. Ekonomia linealarekin alderatuta, Ekonomia Zirkularra, bai diseinuz bai asmoz, berreskuratzailea zen; hau da, ez zuen hondakinik sortu nahi, eta ekidin ezin zirenak ezabatu egiten zituen.
Ekoizteko eta kontsumitzeko eran berrikuntza erradikal hau bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea izan zen. 2015ean Frans Van Houten, Philipseko administrazio-kontseiluko presidenteak adierazi zuen bezala: “Ekonomia Zirkularra aukera handi bat da Europarentzat… gaur egungo aniztasun ekonomikoa alda dezake eta, une berean, enplegua gehitu.”
Bi emakume izan genituen bidelagun hitzaldi hartan: Innobasqueko Prospektiba eta Estrategia Zuzendaria zen Lola Elexalde, industria ingeniaria Bilboko Ingeniari Eskolan eta Frantziako Petrolio Institutuan. Erantzukizun kargu ezberdinetan aritua zen Galp España, Accenture eta LKS enpresetan, eta azken 8 urteetan Innobasquen aktualitate handiko lan-lerro ezberdinen arduraduna izan zen.
Bestetik, Oihana Blanco, Innobasqueko Proiektu Arduraduna, EHUko Ekonomia lizentziaduna, kanpo merkataritzan, nazioartekotzean eta berrikuntzan sakondu zuena. Innobasquen, Berrikuntzaren Euskal Agentzian, area ezberdinetako proiektuak kudeatu zituen eta une hartan Ekonomia Zirkularraren proiektuen arduraduna zen.
Beraien eskutik, aukera paregabea izan genuen Ekonomia Zirkularra zer zen ezagutzeko, eta, aldi berean, euskal enpresetan martxan zeuden “Circular Basque” ekimenaren hainbat proiektu gertutik ezagutzeko.
