Etorkizuneko elikadura diseinatzen

Urteak dira 3D inprimaketa laborategietatik atera zela, eta medikuntzan, automobilgintzan eta sektore aeroespazialean bere tokia hartu zuela. Eta orain agroelikaduran hasi da berbera egiten, honela nola ez, gure plateretan bidea urratzen.
COCUUS enpresa nafarra da, Zizur Txikian du egoitza, eta mundu mailako arazo larri bat konpontzea da bere xedea: gosearekin eta haragi proteinen faltarekin amaitzea. Negozio ideia horren sortzaile, sustatzaile Patxi Larumbe, Daniel Rico ingeniariarekin dira. Kontua da ekuaziotik animalien sakrifizioa aterata lortu nahi dutela. Elikagai biosintetikoak ekoizteko gai dira, modu tradizionalean lortzen diren mantenugai eta proteina berdinekin. Harrezkero, COCUUS haragi produktu alternatiboen elikadura Biosintesian zentratu eta espezializatu da, oinarrituz bai landare bai animalia jatorrian. Irtenbide disruptiboak, bereizleak dira industriarentzat, kontsumitzailearentzat berriz erakargarriak eta aldi berean osasungarriak ingurumenarentzat.
Cocuus System Ibérica enpresaren sortzailea naiz dio Patxi Larumbek. Elikagaien laser bidezko transformaziorako eta 3D inprimaketarako munduko lehen teknologia fabrikatzen eta merkaturatzen du. Teknologia horretan, laser bidezko ebaketaren eta 3D inprimaketaren (CNC) arteko ekipo hibridoak fabrikatzen ditugu. Horrez gain laserraren erabileran aplika daitezkeen ia prozesu guztietan aditua, eta hainbat teknologi enpresaren buru eta sortzaile.
Zelula amen hazkuntza biologikorako zelulaz kanpoko matrizeak eraikitzeko 3Dko bio inprimagailu bat eraikitzen ari dira une honetan.
Patxi Larumbe Cocuus-eko presidentea gurekin izango da irailaren 30ean, asteartea, 19:30etan Zarauzko Modelo Aretoan.
Etorkizuneko elikadura diseinatzen
Patxi Larumbe
Patxi Larumbek hitzaldi zirraragarria eskaini zigun atzo, asteartea Irailak 30 ikasturte berriari hasiera emanez. Alde batetik bere bizi esperientziak (ebazgarritasuna, errukia…sinetsi/sortu) bestetik “eraikuntza matematiko” prozesu baten emaitza diren produktuen erakusketa eta Zizur Txikian beraiek ekoizten dituzten 3D makinekin eta formulekin egindako erreprodukzioa.
ZarautzOn-en eskutik Patxi Larumbe COCUUS sortzaile-kidea Modelo Aretoan.

Patxi Larumbek erakutsi ziguna 50 ikerlarik hiru urtetan egindako lanaren emaitza da. Eta makina bat diseinatzeak, eraikitzeak 12 hilabete eskatzen die.
COCUUS startup-aren finantzaketa nagusian, munduko bost nekazaritzako elikagaien enpresa nagusietako bik parte hartzen dute: Cargill, Tyson foods, mundu mailako liderra haragiaren fabrikazioan.
Patxi Larumbe eta bere taldea lanean ari dira 10/15 urte barru elikadura joera berriak aurreikusteko. Animaliengandik EZ datorren elikadura ekoiztea ( animalliek jaten dutena proteina bihurtzeko duten eraginkortasuna txikia da) jarrera etiko edo kulturalez gain.
Gainera, Cocuusen negozio eredua oso eskalagarria da. Beraiek makinak saltzen dituzte, baina makinen jabeei saltzen dizkieten 12/15 osagaiko formuletan (sekretuetan) dago gakoa.
Espainian, 2026an iritsiko dira kontsumitzailearengana, eta NASArako (astronauten elikadura), OMS ako (herrialde pobreetako elikadura) edo elikadura geriatrikorako eskaerak dituzte (adin jakin batzuetan irenstea zaila baita).
Mundu mailako iraultza baten hastapenetan gaude elikadura moduetan, eta atzo produktu horietako batzuk dastatzeko aukera izan genuen Zarautzen, pate edo hirugiharretik hasi eta parrillan egindako txuleta batera egin genuen bidea.
Azken finean, aukera bikaina izan zen herritarrentzat (zarauztarrentzat) etorkizuneko elikadura nolakoa izango den ezagutzeko.









Afaltzeko garaia iritsi zen eta elikagai hauek dastatu ahal izan genituen.
Natalia, Guillermo eta Josean aritu ziren prestaketan.







Urteko Batzar Nagusia
Data: Asteartea, martxoak 10
Ordua: 18:30etan
Lekua: Cachi Bachi Elkartea (Elkano Kalea, 1 · Zarautz)
Eklipseak: argia eta itzalen ikuskizuna
Hizlaria: Virginia Garcia Pena (Aranzadi Zientzia Elkartea)
Data: 2026ko martxoaren 31a
Ordua: 19:00etan
Lekua: Modelo Aretoa, Zarautz
Hizkuntza: Euskeraz
Bisita gidatuak
Hitzaldiak
Notiziak
Solasaldiak Koronavirus garaian
Tailerrak
Zineforum




