Ondarearen Europako Jardunaldiak

Aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzen dira, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak sustatuta.

Euskadin, hiru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituzte jardunaldi hauek. Gipuzkoan Aldundiak 143 ekitaldi sustatzen ditu 35 herritan, horietako bi Zarautzen.

Esparru honetan, ZarautzOn-ek ONDAREA ETA HEZKUNTZA izeneko programa bat babesten du eta testuinguru honetan kokatu dugu  Urriaren 6an, asteartean, Modelo Aretoan antolatutako ekitaldia.

Angel Uranga, margolaria, ikertzailea eta Arte Ederretako doktorea (1961, Zarautz)

Hizlaria Anjel Uranga zauztarra izango da, pintorea, ikertzailea eta Arte Ederretan doktorea. Anjelek, Pintura modernoaren aitzindari den Picassoren lanaren azterketa estetikoa azalduko digu.

Koadro honen atzean dagoen lan guztia azalduko digu, berean lan metodologia bat osatzen baitu. Horixe egin zuen Anjelek doktore tesian.

Les Demoiselles d ‘Avignon Pablo Picasso margolari espainiarraren margolan bat da, 1907an margotua, eta 243,9 x 233,7 cm-ko neurriak ditu. New Yorkeko Arte Modernoko Museoan kontserbatzen da.

Gainera, Modelo Aretoan prosezu luze honetan sortu zituen pinturetako batzuk erakutsiko ditu.

Lekua: Modelo Aretoa, Zarautz

Eguna: Asteartea, Urriarean 6a

Ordua: 19:30 o.

*Sarrera doan edukiera bete arte.

Osasun publikoa dela eta beharrezkoak diren segurtasun arau guztiak beteko dira.