Deskarbonizazioa, hidrogeno berdea

Asteartean, Irailaren 21ean, arratsaldeko 19.30etan, Modelo Aretoan #Zarautz


Gaur egun ekoizten den ia hidrogeno guztia hidrogeno grisa da, prozesu honetan atmosferara 830 milioi tona metriko CO2 isurtzen dira (isuri guztien %26). Lehen urratsa prozesu horiek energia garbi eta berriztagarrien sorgailuetara konektatutako elektrolisi-sistema elektrikoekin aldatzea da; hórrela lortzen den produktua hidrogeno berdea da.
Kostuetan lehiakorra den hidrogeno berde hori, funtsezkoa izango da herrialde gehienek 2030erako eta 2050erako berotegi-efektuko gasak murrizteko konpromisoa hartu duten trantsizio energetikorako. Horretarako, diru asko inbertituko da bi arlotan. Bata energia berriztagarrien bidez elektrizitatea sortzean eta bestea mintz elektrolisiaren bidez hidrogeno berdea lortzean eta argazki elektrolisia bezalako beste sistema batzuk probatzean. Beste gai batzuetan ere egingo da aurrera, hala nola biltegiratzean eta garraioan. Hidrogenoa ezartzeko bigarren fasean erabiltzeko gakoak, mugikortasunean aplikatzeko gakoak (errepideko garraioa, itsasoa eta airea), CO2 isurien % 27 baitira.
Errealitate berri horretara hurbiltzeko, Ekain Fernandez zarauztar ikertzaile gazte eta aldi berean heldua izango dugu gurekin. Haren ibilbide profesionala Tecnalia enpresari lotuta egon da, gaur egun hidrogenoaren teknologien arduraduna den enpresari, eta berriki hidrogenoa banatzeko Europako batzordeko koordinatzaile ere izendatu dute.
Eta beste hizlari bat ere badugu gurekin, kasu honetan telematikoki, Carlos Funez beteranoagoa. Haren ibilbide profesionala AeH2 hidrogenoaren Espainiako Elkartearekin lotuta egon da, gerora Iberlyzer proiektuaren Berrikuntzako zuzendari izan da, eta, gaur egun, Iberdrolako hidrogeno berdearen unitateko zuzendaritza-taldean dago, baina gurera dator, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko irakasle eta dibulgatzaile gisa.