Drone hitzak erlamando ala burrunba esan nahi du. Drone hauen erabileraren ugaltzeak mundu laua 3D espazio bihurtzen duen erabilera anitzeko tresna bilakatzen du, lurreko bizimodua bere airetiko dimentsiora proiektatuz.

Hauek dira Retina aldizkariaren artikuluak bere 14. zenbakian ( 2019ko Martxoa ) jasotzen dituen mezuetako batzuk. “Droneak, zuhaitza ez duzu inoiz ikusi haren itzala zerutik ikusi duzun arte“, izenburupean gure eguneroko bizitzako hainbat arlotan sartuko den teknologiaren hedapenaren hastapenetan gaudela pentsa arazten gaituen ikuspegi bat deskribatzen du, eta zerbitzu eta negozioen esparruan iraultza eragingo duen teknologia honek aukera profesional berriak irekiko dituela dio.

Imagen: www.airestudio.es

Dagoeneko jarduera-eremu askotan topa dezakegun iraultza teknologiko berri honen aurrean, legeria eguneratzen saiatzen ari da, erabilera erregulatuz. Batetik lehen debekatuta zeuden merkataritza edo lanbideetarako droneak erabiltzeko aukera emanez, baina bestetik erabiltzeko neurriak eta erantzukizunak inposatuz: aseguruak, pilotuentzat erantzukizun zibilak, ziurtagiri medikuak etab.

Teknologia horren garapen eta erabilera potentziala hobeto ezagutzeko, bi ekintzaile gazteen lankidetza eskatu dugu. Arabako parke teknologikoankokatuta dagoen cooperativa Airestudio Geoinformaion Technologiesenpresaren sortzaileak. 2015. urtean “Emprendedor de Álava” sariaren irabazleak.

Lorenzo Díaz de Apodaca eta Iñigo Campo dira urte hauetako eskarmentuaren ondorioz gaiari buruz jasotako ezagutza gurekin partekatzera datozenak, datorren martxoaren 26an, Antoniano Aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Denok zaudete gonbidatuta.