Osasun sistemen jasangarritasuna

Mikel Alvarez Yeregi, Basque Health Clusterreko lehendakaria izango dugu gurekin gai hau aztertzeko.

Osasun-sistemak eraikitzea herritarren osasuna hobetzea helburu duten politika publikoen emaitza da. Osasun-sistemen garapen hori ongizatearen estatua deitutakoaren barruan koka daiteke, euren jatorri politikoak XIX. mendekoak baitira, nahiz eta benetako hedapena XX. mendean gertatu. Ongizate-sistemak garapen zabala izan du gizarte-seguratsunaren kontzeptuaren bidez, eta horixe izan da demokrazia politikoen oinarrizko oinarrietako bat. Sistema horren aplikazioaren helburua da gizabanakoak babestea gaixotasunaren, enplegu-galeraren, desgaitasunaren eta zahartzarorako pentsio-sistemaren arriskuen aurrean. Testuinguru horretan kokatuko dira herrialde desberdinetako osasun-sistemak.
Saio honetan osasun-sistemen ereduak eta jasangarritasuna aipatuko ditugu, bizi dugun pandemiaren ondorioz sistema horiek protagonismo handia duten une honetan.

Mikel Alvarez Yeregi medikua eta mikrobiologia eta parasitologiako espezialista izango dugu hizlari. Ibilbide profesional luzea egin du zuzendari gisa euskal osasun-sektore publikoan. Gaur egun, Mondragon Korporazioaren Sustapen Zentroko Negozio Garapeneko eta Erakunde Harremanetarako zuzendaria da, eta Euskadiko Basque Health Clusterreko presidentea