Pandemiaren eragina kontsumoan eta energian

Asteartean, Martxoaren 16an, arratsaldeko 19.00etan, gure ohiko areto birtualetan

Gaur egun badakigu koronabirusak krisi sanitario, ekonomiko eta politikoa eragin duela, eta gure ohitura eta portaera gehienak aldatzen ari dela.
Pandemiaren kezkak gizarte-balioen eskala asaldatzen du. Espainiarren %42k uste du hegaldiei uko egitea dela klima-aldaketa arintzeko aukerarik egokiena; are gehiago Streaming-eko bideo-plataformez ezin gozatzea (% 18), haragia jateari uztea (% 15), autoa ez erabiltzea (% 14) edo arropa berria ez erostea baino (% 12).

Gogait eta asperdura kolektiboak gure erosketak eta produktibitatea zehazten ditu. Konpromiso sozialak, jolas- jarduerak eta bidaiak murriztean, pandemiak bizimodu lasaiagoa egitera behartu ditu pertsona asko, eguneroko bizitzaren monotoniarako izaten zituzten distrakziorik gabe. Emaitza gogaitasun-sentsazio kolektiboa da, eta zer egiten eta erosten dugun zehazten ari da.
Kontsumitzaileen profil berriak ere sortu dira, hala nola «erresistentea», «Beldurtuta», «Ahaldunduta», «Zain» edo «shockeatuta», munduko herrialde guztietan gobernuak aplikatzen ari diren neurri murriztaile eta aldakorrengatik.
Eta gutxienez hamar adierazle ditugu Covid krisia gainditzetik urrun gaudela erakusten dutenak: BPGa, autonomoak eta enpresak, enplegu-erregulazioko espedienteak eta turismoa horietako batzuk baino ez dira.

Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea
Guzti horri buruz zerbait ulertzen laguntzeko, Bittor Oroz Izagirre ataundarra izango dugu gurekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Nekazaritza Ingeniaria 1995etik. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea 7 urtez. Ataungo alkatea eta Eudeleko batzorde kidea. Eskola- munduan oso konprometitua, garapenerako lankidetzarako erakunde arteko batzordeko kidea eta natura babesteko aholku batzordeko kidea (Naturzaintza). Eudeleko landa-Eremuko udalerrien batzordeko presidentea ere izan da. Gaur egun Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea da.

Zuzenekora sartzeko estekak:

  1. Aukera —> Youtube: https://youtu.be/bDK9d2KNMPs
  2. Aukera —> NireStream: https://zarautzon.nirestream.com/pandemiaren-eragina-kontsumoan-eta-energian-el-impacto-de-la-pandemia-en-el-consumo-y-la-energia-zar