Hurrengo #AstearteOn-ean Gaixotasuna eta Botere Terapeutikoaren inguruan jardungo gara Espai En Blanc-eko Kideekin:
Asteartean, Urriaren 20ean, arratsaldeko 7 t’erdietan Zarauzko Antoniano Aretoan.
Arreta mediku edo klinikoaz haratago, botere terapeutikoaz hitzegiteak gaixotasuna eta egonezina esparru politikoan kokatzen ditu. Terapiak ez dira bakarrik praktika leungarri batzuk baizik eta gaur egun boterea guregan ezartzen den moduaz mintzo dira. Botere erabilera horrek ez du helburu bezala normaltasuna baizik eta bere ahultasuna kudeatzen duen indibiduo autonomo baten ekoizpena, egonezinaren politizazioa galeraziz horrela. Baina zinez zer esan nahi du gaizki egotea? Zer gertatzen zaigu gaixotzen garenean? Testu filosofiko eta biografiko baten erdibidean, Gauaren Semeak liburuan, Santiago Lopez Petit-ek galdera hauetan sakontzen du, ondorioztatzeko, anomalia bezela, hau da gaixotzen gaituen bizitza honekin bat ez gatozen einean geure burua asumitzen badugu bakarrik, egin ahal dugula gure bizi gogoaz desafio bat. Horrela aurki dezake egonezin kolektiboak erantzun politiko bat, guztiei irekia eta anonimoen aurpegian adierazten den minaren indarraz mugitua dena. Espai en Blanc eta El Pressentiment-en laguntzaz honen erantzunaren lehen lerroak gauzatzen ari dira behar bada, oraindik mihimotz, modu kolektibo batean bakarrik artikulatu daitekezken erantzunak alegia.
Espai en Blanc: Espai en Blanc pertsona talde baten apustu kolektiboa da, gogoeta berriro erakargarri egitea helburu duena. Hau da, errealitatean zulo bat ireki, ez dena definitzen, dakienagatik baizik eta ez dakienagatik. Aktibismo eta akademia, diskurtso eta ekintza, ideia eta esperimentazioren artean irekitzen da zulo hau. Horrexegatik da aldi berean apustu filosofiko eta politikoa. Espai en Blanc 2015.aren amaieran oraindik da. Badira 12 urte zuloak irekitzen errealitatean, arnasa hartu ahal izateko. Konzeptuak, idatziak, topaketak, txostenak, filmeak, ikerketak, argitalpenak… hauek dira Espai en Blanc taldeak pentsatu eta esperimentatu dituen material batzuk.