Zergatik ez dut gogorik? Eta larrua jotzearen inguruko beste kontu batzuk
Hizlaria: Laura Morán Fernández, Psikologoa, Sexologoa eta Familia Terapeuta
Data: 2026ko Otsaila 17a, asteartea
Hora: 19:00etan
Lugar: Modelo Aretoa, Zarautz
Urriaren 10ean Zainketa Aringarrien Munduko Eguna ospatzen da. Munduan oraindik oso ezagunak ez diren terapia-modu hauek gaixo terminalei eta haien familiei laguntzea, sostengua ematea eta egoera hobetzea dute helburu, maite duten pertsona baten heriotzari ahalik eta modu egokienean aurre egin diezaieten. Gaur egun, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi du zainketa aringarriak oinarrizko eskubidea direla pertsona guztientzat. Hala ere, mundu osoko gaixo terminalen %50ek ez dute inoiz halako arreta jasotzen, eta %75ak sufrimendu emozionalarekin hiltzen dira. Zarautz On elkarteak, Zarautz Herri Zaintzailea–Komunitate Konpaziodunarekin elkarlanean, ekitaldi berri bat antolatzen ari da herritarrak zainketa mota hauen inguruan kontzientziatzeko, eta, era berean, zerbitzu hau aldarrikatzeko eta zabaltzeko egiten den lanari ekarpena egiteko.
Gaixotasuna eta heriotza BIZITZAREN zikloaren parte dira, eta haren osagai saihestezinak. Bizitzaren hasieratik bertatik gerta daitezke: sabelean, jaiotza-inguruan, haurtzaroan, nerabezaroan, gaztaroan, helduaroan edo zahartzaroan, maiztasun desberdinekin. Gure bizitza-ibilbidearen fase goiztiarretan “gutxiago naturala” dirudien arren eta gehiago harritu gaitzakeen arren, egia da haurrek ere gaixotzen eta hiltzen direla. Horregatik, haurrek ere, adina edozein dela, Zainketa Aringarriak jasotzeko eskubide bera dute, legeak aitortutakoa. Eta gizarte bezala, guk daukagu betebeharra arreta hori eskaintzeko, bai haurrei eta bai haien familia hurbilekoei.



Hizlaria: Laura Morán Fernández, Psikologoa, Sexologoa eta Familia Terapeuta
Data: 2026ko Otsaila 17a, asteartea
Hora: 19:00etan
Lugar: Modelo Aretoa, Zarautz
Etorkizun zirraragarria: Mikrobiotan oinarritutako tratamendu pertsonalizatuen bidez gaixotasun larriei (depresioa, minbizia edo gaixotasun neurodegeneratiboak) aurre egiteko aukera izango dugu etorkizunean.
Europar Batasuna zalantzan dabil. Gai izango al da garai berrietara egokitu eta bere etorkizuna idazteko, ala beste batzuek idatziko diote?