Heriotzaren aro hurbila, gaixotasuna eta menpekotasuna. Zahartzaroaren luzapena, kultur eta gizarte eraldatzeak. Nola nahi duzu hil? Heriotz duinaren estrategia, medikuntza, legeak. Nola nahi duzu ehortzi? Hil edo biziko testamentua, eriotzaren komunikazioa, gorputzaren helmuga, erlijioso erritua edo besteren bat… Nola nahi duzu dolua bizi? Iraupena, sozializatu, ahaidetasunak, nola gogoratu hildakoak. Arraioa! Zein konplikatua den hiltzea! Behar bada galdera gehiegi? Erantzunak aurkitzen lagunduko digu batean… Iñaki Olaizola: Ontzigintza Ingeniari Deuston eta EHU.an D o k t o r e a . Enpresak zuzendu ditu untzigintza sektorean eta beste sektore batzutan. Itsasorako arloetako Kontseilari-orde izan da Eusko Jaurlaritzan, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarteko Kontseiluko Presidentea. Antropologia, tesi eta azken urteetako doktoretza ezagutzagatik, hiltzeko prozesu eredu ezberdinetan berezitu da, Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen Elkarteko kide da, eta EHU eman ditu hitzaldiak, edo Osakidetzako mediku zentroetan eta Euskal Parlamentuan eutanasia eta gai hauetako aholkulari, hiltzeko eskubidearekin zerikusia duen guzti honetan.
Asteartean, Urriak 6, arratsaldeko 7 t’erdietan Zarauzko Antoniano Aretoan.
Trabajando por el bien morir