Klik guztiak uzten dute bere aztarna. Pertsona bat lokalizatzea inoiz baino errezago da, bere telefonoa aldean badarama. Baina gaur egun nor ateratzen da etxetik bere telefonorik gabe? Bizi garen gizarte teknologiko honetan, telefonoz inguruturik, mugikor aplikazioak, kamerak, dronak, domotika, bideo zaintza, eta abar… erronka bilakatu da pribatutasuna. Beti ez gara ohartzen zenbat datu pertsonal ari garen konpartitzen enpresa, erakunde, eta gobernuekin.
Europear datu berme arautegia argitaratu berri da, besteak beste “ahazte eskubidea”, datu diseinu eta tratamenduaren mugak arautzen dituena. Baina hanka motz jaio da, “informaturiko baimen” sistemaz jarritzen duelako errepikatzen. “Onartzen ditut baldintzak” baina letra txikiak irakurri gabe jarraitzen dugu, behartzen bagaituzte ere.
Datorren Maiatzaren 17an “Internet Eguna” aitzaki harturik zarautzOnek interneteko pribatutasunaren garrantziaz sentsibilizatu nahirik, Jorge Campanillasen hitzaldia antolatu du, juridiko gaietan blogaria eta Iurismatika Abokatuak bulegoan, Informazio eta Komunikazio Teknologien Eskubidean abokatu aditua.
Campanillasen hitzaldiak ikuspegi praktikoa izango du, errealitate berri honi aurre egiteko herritarrei zuzendutako aholkuaz, eta gurasoei zuzendurik, beren seme-alaben teknologi berri hauen erabilera arduratsuaz ere arituko da.
Jorge Campanillas Ciaurriz abokatua da, “Iurismatica Abogados” bulegoaren sortzaile, “EventosJuridicos.com” ekitaldi juridikoetako informazioaren atari liderraren arduradun. “Derecho en Red” Informazio eta Komunikazio Teknologien Eskubidearen hedapenerako elkartearen sortzailetariko bat. Arrasate eta Deustuko Master batzuen irakasle eta komunikabideetan ohiko kolaboratzaile.
2003tik bai sektore publiko eta pribatuan, informazio eta komunikazio teknologien eskubidean, datu pertsonalen babesa, elektronika merkataritza, jabego intelektual, publizitate, elektronika administrazioan, eta abar, gaietan aholkulari. Hauez gain domeinuen izenen eta bere araudiaz, eta gobernu irekien politikaz: gardentasun, informazio publikoaren berrerabileraz, eta hiri partaidetzaz Iurismatica blogaren sostengu.
Asteartea, Maiatzak 17, arratsaldeko 7.30ean Zarauzko Antoniano Aretoan.