Konputazio Kuantikoa gaur

Román Orús

 

UNESCOk 2025a Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea izendatu du,  eta Euskadi kuantikaren arloan sakonduko duten jardueraz betetako urtea egiteko prestatzen ari da. Ekimen nabarmenetako bat IBM System One ordenagailu kuantikoa instalatzea izango da, Euskadi ikerketa kuantikoaren munduko abangoardian jarriko duen mugarri teknologikoa. Gainera, hainbat ekintza egingo dira jakintza-arlo hori eta haren aplikazioak herritarrei hurbiltzeko, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak apirilaren 30ean BCBLn iragarri zuen bezala, Jakindari eta Zientziaklik ekimena aurkeztuz, azken honek gaur, Maiatzak 14 duelarik estrainaldia.

ZarautzOn-ek Román Orús fisikari ezaguna aurkeztu zuen Modelo Aretoan

Román Orús Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasque Research Professor da, bai eta Multiverse Computing-en sortzaile eta zuzendari zientifikoa ere, Europar Batasuneko software kuantikoko enpresarik handiena.

Hitzaldi honetan, Roman Orusek, ehun bat  lagunen aurrean futbola tarteko izan arren, modu erraz eta atseginean azaldu zituen fisika kuantikoaren oinarriak, esaterako R.P. Feynmanen hau bezalako esaldiekin ilustratu gintuen: “Natura ez da klasikoa, madarikazioa! eta naturaren simulagailu bat egin nahi baduzu, hobe zenuke kuantikoa egitea, eta, jainkoarren, problema zoragarria da, ez baitu hain erraza ematen”. Edo beste hau ere bai: “Ideia da fisika kuantikoaren legeak erabiltzea informazioa prozesatzeko…beste modu batez ezinezkoak diren kalkuluak egiteko aukera izanez”.

Laster izango da hitzaldi osoa ikusteko aukera gure Youteko kanalean edo gure webgunearen bitartez: zarautzon.org