Bagatoz proposamen berri batekin. Hurrengo asteartean, hilaren 17an EUSKAL LAINOA, EUSKAL HERRIA ETA EUSKAL HIRIA Javier Echeverria Filosofo eta Matematikoaren hitzaldia. Ez galtzeko modukoa! Ohi bezala online jarraitu ahalko duzue bertan azalaraziko dituen ekarpen guztiak zarautzon.nirestream.com
Testuingurua:

Euskal “lainoa”, Euskal Herria eta Euskal Hiria, Teknopertsona eta teknoeragileak “laino dgitalean

Hamarkada honetan, Internet eta sare sozialek izan duten garapenak, “laino konputazionala” (cloud computing) sortu dute. Gaurko digital eta teknolojia iraultzak, aurrera pauso bat eman dute: “Teknopertsonak” bilakatzen dira pertsonak eta beraien harreman era berrietan, “teknoeragile” bihurtzen dira. Informazio eta komunikaziorako kontrolatzen ditugun teknoloji hutsak baino gehiago dira: gizakion betiko inguruen gainetik (landa eta hiria) giza inguru berri bat, “hirugarren ingurua” sortzen dute. Gure buruak ordu asko ematen ditu egunero bertan. Teknopertsona eta teknoeragile bikatzen ari gara. “Lainoa” informazio eta komunikaziorako bakarrik ez da erabiltzen. Gure adimenaren control eta menderaketa beraien esku dago. Lainoa eraiki duenak, nazioarteko haibat empresa erraldoiak dira (Aideko Nagusiak) Beraiek, teknopertsona eta teknoeragileak bereziki majetzen dituzte.

Hitzaldian egoera hau aztertuko dugu eta aurre egiteko, Euskal Herrian hartu beharreko ekinbide proposatuko dugu: Euskal Herria eta Euskal Hiriaren gaineko “Euskal lainoa”, nola era publikoan eraiki eta kudeatu.