Bitcoin, Iraultza ala burbuila?

Ibai Gesalaga zarauztarra eta Finantza Pertsonaletan Coach-a dena izango dugu hizlari. Asteartean, otsailaren 13an arratsaldeko 19:30etan Antoniano Aretoan.
Hemen lehendabiziko konferentziaren ildoaren aurrerapena:

Bitcoinak Blockchain teknologia du oinarri. Blockchaina kontuak eramateko liburu handi bat bezala da. Bertan sarrera guztiak elkarlotuta eta zifratuta daude transakzioen segurtasuna eta pribatutasuna gordetzeko asmoz. Hau guztia milaka ordenagailuz osatutako sare batek kontrolatzen du, eta horrela erabiltzaileak datu guztiak leku batean soilik zentralizatuta ez daudenaren ziurtasuna izango du. Beste modu batera esanda, mundu guztian sakabanatuta dagoen datu base seguru bat da (zifratuaren ondorioz) edozein motatako transakzioak gauzatzeko.
Transakzio ekonomikoak egiteko jaio zen Bitcoina. Honekin, gure salerosketek ez dute banketxe baten onespena behar izango transakzioaren dirua ontzat emateko. Horrela, prozesuaren kontrola erabiltzailearena izango da eta ez banketxearena. Sistema hau erabiltzeak konfiantza sistema informatiko matematiko eta enkriptatu bati emango dio, eragiketari neutraltasuna eta egiazkotasuna emango diolarik.