Zergatik ez dut gogorik? Eta larrua jotzearen inguruko beste kontu batzuk
Hizlaria: Laura Morán Fernández, Psikologoa, Sexologoa eta Familia Terapeuta
Data: 2026ko Otsaila 17a, asteartea
Hora: 19:00etan
Lugar: Modelo Aretoa, Zarautz

Hitzaldian, familiaren esperientziara hurbilduko gara, gaixotasun kroniko aurreratua duen pertsona baten zaintzaile bihurtzen denean.
Zarautz Herri Zaintzaile elkarteaz jarraian egiten dugun 7.en ekimena hain zuzen, elkarlanean 2018tik hutsik egin gabe.
“Zainketa aringarriak” gaixotasun aurreratu eta sendaezinari aurre egiteko modu bat dira, gaixotasun honi aurre egiten dioten pazienteen eta haien familien bizi kalitatea hobetu nahi duena, prebentzioaz eta diagnostiko goiztiar, ebaluazio egoki baten bitartez sufrimendua arinduz, eta nola ez, mina eta beste zenbait arazo fisiko, psikosozial eta espiritualen tratamendu egoki baten bidez”
Familiako kide bat gaixotu eta bizi amaiera egoeran dagoenean, familia sistema osoari eragiten dio, eta egoera berrira egokitzeko berrantolatzera bultzatzen du. Rol eta zeregin berriak ikastea dakartza, bizipen emozional bizia, denbora eta ahalegin berezia eskatzen ditu askotan familia krisi bat dakarrena jasatzeko.
Lorik hau gogorarazten digu: “Guztiok egunen batean hilko garela ukatzeko joera dugu pertsonok, geure burua babesteko ezkutatu egiten dugu. Eta horrek eragiten du gure hilkortasunarekin oso harreman osasuntsua ez izatea eta maite dugun pertsona baten galerarako ez prestatzea, gure bizitzan zehar egokituko zaigun zerbait”
Zaintzaren etikatik eta begirada aringarritik abiatuta, familiek egoera horietan egiten duten lana balioan jartzen saiatzen gara.
Post honekin Lori Thompsonen hitzaldiaren berri eman nahi dizuegu… eta honekin batera argazki batzuk doazkizue. Urriak 22, asteazkena, hego haize dotorea, Athletic jokoan…ezin da ezer antolatu Zarautzen, gainera gaia ere gogorra, baina jende dexente bildu ginen Modelo Aretoan, 70 lagun inguru. Halere webgune honetako lotura honetan ikusi dezakezue hitzaldiaren bideoa gure Youtubeko kanalean.
Heriotzari dagokionez… haurrak bezalakoak gara, ezkutaketan jolasten ari direla, begiak itxi eta inork ezin dituela ikusi irudikatzen dutenean.
Lori Thompson psikologoak ikuspegi sakon eta humanista eskaintzen du bizitzaren amaierako prozesuan zaintzaileek eta familia inguruneak betetzen duten paperari buruz. Jarraian, jorratutako funtsezko puntuen laburpena:
Ikuspegi Holistikoa: Zainketa paliatiboek ez dute soilik min fisikoa tratatzen; gaixoaren eta haren familiaren dimentsio psikologikoak, sozialak eta espiritualak ere hartzen dituzte kontuan.
Arreta Goiztiarra: Thompsonek gezurtatu egiten du azken egunetarako soilik direnik; egokiena esku hartze goiztiarra da, gaixotasunaren ibilbidea prestatzen laguntzeko.
Bereizketa Garbia: Azpimarratzen du zainketa paliatiboak ez direla sedazioaren edo eutanasiaren sinonimo, eta aurretiazko nahien agiria tresna baliagarria dela bizitzaren amaierako nahi, desio orokorrak adierazteko.
Familia krisia: Gaixotasunak “ur gaineko tanta” baten moduan funtzionatzen du, inguruko guztiak ukitzen dituzten uhinak sortuz.
Erreakzio Ohikoak: Shock egoerak, amorrua, beldurra eta tristura aipatzen dira. Hizlariak Elisabeth Kübler-Rossen eredua nabarmentzen du egokitzapen fase horiek ulertzeko.
Heriotzaren Tabua: Heriotza gai debekatu gisa tratatzeko joera soziala kritikatzen du, horrek familiei unea iristen denerako prest egotea zailtzen baitie.
Zaintzaren Etika: Zaintza oinarrizko balio sozial gisa aldarrikatzen da, justiziaren parekoa. Thompsonek azpimarratzen du zaintza funtsezkoa izan dela gizakiaren biziraupenerako.
Zaintzailearen Sindromea: Higadura fisiko eta psikologikoaz ohartarazten du, batez ere emakumeen kasuan (haiek egiten baitituzte lan horien %80). Hizlariak “bestea edo ni zaintzea” aukeratu beharrean, “bestea eta ni zaintzea” proposatzen du.
Familia dinamikak: Hainbat profil aipatzen ditu, hala nola “Bilboko semea” (urrunetik iritzia ematen duena baina zuzenean zaintzen ez duena) edo “zaintzaile heroikoa” (gaixotu arte bere burua sakrifikatzen duena).
Aurretiazko Dolua: Dementzien kasuan, familiak pertsona “bizirik” dagoela galtzen du urteetan zehar.
Kontzientzia Terminalaren kasua: Familia askok ez dute dementzia gaixotasun terminal gisa hautematen amaiera iritsi arte, eta horrek prestakuntza psikologiko falta dakar.
Zentzuaren Bilaketa: Viktor Frankl aipatuz, sufrimenduan ere helburu bat aurkitzearen garrantzia azpimarratzen da.
Espiritualtasuna: Ez da erlijiora mugatzen; ondareari, uzten dugun arrastoari eta bizitzaren misterioari buruzko galderak barne hartzen ditu.
Agur errituak: Errituak eta ospakizun komunitarioak mantentzeko beharra nabarmentzen du, galera modu osasuntsuan barneratzen laguntzeko.
Ondorioa: Lorik proposatzen duena heriotza modu naturalean ikusteko gonbidapena da, zaintzaileen lan ikusezina baloratzeko eta ulertzeko gaixotasun sendaezin bat aldatu ezin dugun arren, beti aukeratu dezakegula horri aurre egiteko jarrera.










Lori Anne Thompson Kalifornian jaio zen, baina 1984tik Euskadin bizi da. ”la Caixa” Fundazioak gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei arreta integrala emateko duen programaren Gipuzkoako arreta psikosozialeko taldearen zuzendaria da. Matia Fundazioko Zainketa Aringarrien Unitatean, Donostian, 1993tik ari da. Psikologian doktorea Deustuko Unibertsitatetik, zainketa aringarrietan garatutako tesiaz, master eta graduondo beste titulu batzuekin batera.
Gaur egun, Matia Fundazioaren, SECPALen eta Vic/UCCko Unibertsitatearen artean egiten du lan, eta Zainketa Aringarrietako Espainako Psikologia Elkarteko sortzaile eta lehendakariorde bada ere. Halere Zainketa Aringarrietako Psikologoa bezala aurkezten du bere burua.
Hizlaria: Laura Morán Fernández, Psikologoa, Sexologoa eta Familia Terapeuta
Data: 2026ko Otsaila 17a, asteartea
Hora: 19:00etan
Lugar: Modelo Aretoa, Zarautz
Etorkizun zirraragarria: Mikrobiotan oinarritutako tratamendu pertsonalizatuen bidez gaixotasun larriei (depresioa, minbizia edo gaixotasun neurodegeneratiboak) aurre egiteko aukera izango dugu etorkizunean.
Europar Batasuna zalantzan dabil. Gai izango al da garai berrietara egokitu eta bere etorkizuna idazteko, ala beste batzuek idatziko diote?