Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldian izango ditugun parte-hartzaileen nondik norakoak
HITZALDIEN LABURPENAK
ANE ARRIZABALAGA
Ingurumeneko eta elikagaietako kutsatzaileen azterketa
Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Kimikan lizentziaduna da eta Bartzelonako Unibertsitatean Kimika Analitikoan masterduna. Egun, Kimika Analitikoa eta Ingurumenari buruzko doktoregoa egiten ari da Bartzelonako Unibertsitatean (UB).
Bere ikerketa lana masa-espektrometriaren metodologia analitikoak garatzean datza, balio komertzial handiko kontsumo-produktuen iruzurrak eta adulterazioak detektatzeko. Oliba olioak balio ekonomiko handia du mundu osoan Espainia ekoizle nagusietako bat delarik. Olioa adulteratzeko bi praktika nagusi daude; alde batetik, olio mota desberdinen nahasketa, eta bestetik, pigmentu naturalez osatutako koloratzaileen erabilera. Horregatik, ekoizpen hauen kalitate eta egiazkotasun kontrolak egin behar dira iruzurrezko praktika posibleak saihesteko.
JOSU OLABARRIA
Eraikuntza adimendu baten kontrola smartphone batetatik.
Eraikuntza adimendunaren inguruan ohikoak ez diren komunikazio bideak ikertzen ari da Josu Oteitza Lizeo Politeknikoan. Proiektu honetan ahotsa, keinu edo eta hari gabeko teknologiak erabiltzen ditu erabiltzaileen edozein beharretara moldatzeko moduko eraikuntzak sortzeko asmoz.
Guzti hau hardware eta software irekian oinarrituta garatu da, Oteitzako proiektuetan ohikoa bihurtu den bezala.
MAIDER KORTAJARENA
Ageing-ON ikerketa taldea
Lanbidez erizaina, praktika klinikoren urte batzuk igaro ondoren irakaskuntzari ekiten dio, EHUn doktore bilakatuz. Gaur egun Medikuntza eta Farmazia Fakultateko irakasle eta AgeingON ikerketa taldeko kide da.
AgeinOn ikerketa taldea, 2009an hasi zen lanean. Taldea jatorriz ikerketan soilik oinarritzen zen arren gizarteko eta mundu akademikoko beharretara egokituz joan da urteetan zehar esparru desberdinetako jakintzagaiak bereganatuz. Talde multidiziplinarra da beraz. Bertan, Fisioterapia, Erizaintza, Jarduera Fisikoa eta Kirola, Medikuntza, Farmakologia, Elikadura eta Nutrizioa, Biokimika eta Psikologia alorreko ikerlariek egiten dute lan.
Ageing ON taldeanariketa fisiko eta mentalak biltzen dituen programa bat diseinatu dute. Gipuzkoako 10 Egoitzetan jartzen ari dira praktikan programa hau eta bertan 65 urtetik gorako 112 pertsona ari dira parte hartzen. Proiektuaren helburua ariketak modu progresiboan eta pertsona bakoitzari egokitua izateak ekarriko dien onura egiaztatzea da, hauen dependentzia egoera atzeratzeko asmoz. Ariketa fisikoko interbentzio programaren lehen emaitzak oso positiboak izan dira.
SAIOA OSTOLAZA
Bakteriologia modernorako automatizazioa
Nafarroako Unibertsitateko telekomunikazioen ingeniaria. 2011 urteaz geroztik Alifax-en lan egin du, diagnosirako tresna klinikoen produkzioan, banaketan eta laborategien automatizazioetan, Italiako enpresa garrantzitsuenetako batean. Ikerketa zientifikorako eta berrikuntza teknologikora zuzendutako enpresa da, etengabeko inbertsio-programa baten laguntza jasotzen duelarik.
Saioa Iberia eta Latinoamerikarako Zuzendaria da eta bere aurkezpenean enpresako jardueren arteko bati buruz arituko da, bakterioaren arloarekin zerikusia duena.
Konpainiak erabat automatizatutako sistemak diseinatu eta fabrikatzen ditu. Sistema hauek bakterioen kultiboak bizkortu, aktibitate antimikrobianoaren hondakinak antzeman, suszeptibilitate azterketak burutu eta petri plateren marradurak egiten dituzte emaitza azkarra eta fidagarria eskainiz. Horretaz gai laginen eta instrumentazioarentzat estandarizazio eta trazabilitatea metodo bat jarri dute indarrean. Metodo hau oso erabilerraza izateaz gain mediku eta ospitalentzat abantaila handia suposatzen du berak esango digun moduan.