Euskal itsasgintza (XV-XX. mendeak) Iñaki Olaizola

Teknika erraz batek ahalbidetu zuen ezagutza praktikoa gizaldiz gizaldi transmititzea, plano bakar baten beharrik gabe.
Iñaki Olaizola: Itsasgintza Euskal Herrian (XV-XX. mendeak) hitzaldiaren kartela

Prozesua erraztasun harrigarrikoa da eta ezagutza praktikoa gizaldiz gizaldi transmititzea eta munduko edozein lekutara eramatea ahalbidetzen du: plano bat bera gabe, guztia! Olaizolak euskal arotzek ontzioletan gizaldiz gizaldi pilatutako ezagutzaz hitz egingo du. Orioko Mutiozabal ontziolan nola erabiltzen zuten eta Donostiako Trinido arrantza-ontzian nola aplikatzen zuten ezagutuko dugu, horrek garaiko marinelen eguneroko bizitza ezagutzea ahalbidetuko baitigu.

Hitzaldia Javier Carballo argazkilariaren "Egurretik altzairura" diaporamarekin osatuko da, Euskal Herriko hainbat ontzioletako itsasontziekin, eta Getaria, Orio eta Hondarribiko ontziteriaren argazki ikusgarriekin amaituko da.

Hizlaria: Iñaki Olaizola.

Asteartea, ekainaren 14a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Iñaki Olaizola

Ontzigintza Ingeniaritzan Doktorea, Deustuko MBA eta Antropologian Doktorea EHUn. Enpresak zuzendu ditu itsas eta ontzigintza sektorean, baita beste arlo batzuetan ere. Eusko Jaurlaritzako Itsas Gaietako kontseilariorde izan da, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako presidentea eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko presidentea. Trinido arrantza-ontzia ikertu du, bai bere egitura bai bere ekipamendua ere. Gaur egun, Trinido Donostiako Itsas Museoaren ondarean dago.

Javier Carballo

Zumaiako argazkilaria, Euskal Herriko artisautzan eta ondarean espezializatua, liburu bat baino gehiagoren egilea. Haren argazkiek, "Egurretik altzairura, Euskal Herriko ontzioletan" izenburupean, hitzaldia ilustratu zuten.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum