ZarautzOn ZarautzOn

ZarautzOn
Ezagutu gaitzazu
ZarautzOn irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, Zarauzko ongizatea sustatzea helburu duena.
Herritarren garapenaren alde egiten dugun talde bat gara, hainbat arlotako berrikuntzak ezagutaraziz: zientifikoa, teknologikoa, enpresa mundukoa eta gizarte mailakoa. Herrian erreferente izateko lan egiten duen erakundea gara, eta jakin-minaren jatorri eta belarri izan nahi dugu, sare ireki bat osatuz.
Pentsatzen dugu gure hizkuntza, kultura eta gizarte-antolamendua ezagutzeak eta sustatzeak gure memoria eta gure nortasuna indartzen laguntzen duela, gizarte moderno eta dinamiko gisa.
Zientzia
Zientziak eta ezagutzak gure erabakietan askeago izaten laguntzen digutelako. Gizarte plurala, irekia eta integratzailea lortzen laguntzen dutlako eta haien balioak elkarrekin partekatzen uzten duelako. Zientziak gizarte baten hezkuntza eta aurrerapena adierazten dituelako.
Teknologia
Aurrerapen eta aurkikutza orok pertsonen bizimoduan eragin handia duelako. Aurrerapen teknologikoen alderdi positiboak aurkitu eta zabaldu nahi ditugulako. Gure pribatutasunari egindako erasoak identifikatu eta horiengandik babesa jaso nahi dugulako, eta herritarrek dituzten eskubideak eta askatasuna errespetatu nahi ditugulako.
Berrikuntza
Ekintzailetza
Zer eskeintzen dugu?
Herritarrei aukerak ematea da gure eginkizuna, informazioa emanez, prestakuntza eskainiz eta elkarren arteko harremanak bultzatuz. Bereziki interesatzen zaizkigun gaiak zientziarekin, teknologiarekin eta ekintzailetzarekin lotutakoak dira. Oro har gure etorkizun ekonomiko eta sozialean eragin nabarmena duten berrikuntzak dira interesguneak, eta iraganean izandako esperientzia aberatsei ere garrantzia eman nahi diegu.
Horretarako abangoardian dauden gaiei buruzko dibulgazio-programak antolatzen ditugu eta/edo laguntzen dugu, hainbat formatu landuz.
Hitzaldiak eta ondoren solasaldia
Bideo-dokumentalak erakutsi eta ondoren solasaldia
Afariak eta eztabaida
Bisita gidatuak interesguneetara
Lankidetzan lan egiten ikasteko tailerrak
Zuzeneko online elkarrizketak