3D inprimaketa: erronka eta aukerak Mikel Arbeloa

Fabrikazio aditiboak ohiko mekanizazioz edo galdaketaz ezinezkoak liratekeen barne-geometriak eta egitura optimizatuak sortzeko aukera ematen du, konplexutasunak pieza garestitu gabe.
Mikel Arbeloa: 3D: Erronka eta aukerak hitzaldiaren kartela

Fabrikazio aditiboa edo 3D inprimaketa fenomeno bat da, beste teknologia berri batzuekin batera, gizarte- eta ekonomia-ehunean eragin eta eraldaketa handia izateko ahalmena duena. Hala ere, horri buruz dugun ezagutza mugatua edo anekdotikoa izan ohi da, ia beti zatikatua edo desitxuratua. Bere potentzialaren eta ezezagutzaren arteko tarte horrek berak aukera bat dakar.

Hitzaldiaren helburuak:

  • 3D inprimaketaren fenomenoa eta bere aukerak ulertzea.
  • Izen horren pean elkarrekin bizi diren teknologia desberdinak ezagutzea: antzekotasunak, desberdintasunak eta egungo eta etorkizuneko ahalmenak eta mugak.
  • 3D ekosistema eta arrakasta-kasu praktikoak ezagutzea, Euskadin eta Nafarroan ere.

Aurkezpena 45 minutu ingurukoa izango da, eta hauek jorratuko dira: Iraultza Digitalaren eta Industria 4.0aren testuinguru berria; zer den 3D inprimaketa eta zertan desberdintzen den ohiko fabrikaziotik; fabrikazio aditiboaren pean elkarrekin bizi diren teknologiak; 3D ekosistemako eragile nagusiak; eta arrakasta-kasu batzuk. Bitartean, inprimagailu txiki batek pieza bat egingo du, denbora horretan amaitzeko modukoa, eta teknikari batek beste pieza bat digitalizatuko du eskaner batekin. Ondoren, material eta akabera desberdinetako piezen erakusketa egingo da, eta solasaldi irekia izango da. Hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez.

Zikloaren aurkezpenean, irailaren 30ean, ostiralean, Arralde Txiki elkartean egindakoan, 3D inprimagailu batek zuzenean fabrikatu zuen ZarautzOnen logotipoa duen plaka hau, Aitor Maestroren laguntzarekin.

Zikloaren aurkezpenean 3D inprimatutako ZarautzOnen logotipoa duen plaka

Hizlaria: Mikel Arbeloa.

Asteartea, urriaren 4a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Mikel Arbeloa

Sicnova 3D enpresaren Euskadi eta Nafarroako zuzendaria. Lizarrakoa (Nafarroa), bere lanbide-bizitza komunikazioaren, berrikuntzaren eta teknologia berriekin lotutako aldaketaren esparruetan garatu da. Ttantta Komunikazioa, Esteka eta Funtsak bezalako komunikazio-enpresetan aritu da, beti komunikazio-estrategia sortzaileak lantzen eta garatzen espezializatuta. 2011n 3D inprimaketaren potentziala ezagutu zuen eta mundu berri horretan profesionalki aritzea erabaki zuen; 2013an, Iruñean, Estatuko 3D inprimaketara bideratutako lehen denda ireki zuen, Sicnova 3D markapean. Ordutik, Sicnova 3Dren Euskadi-Nafarroa ordezkaritza zuzentzen du, 3D teknologien, fabrikazio aditiboaren eta digitalizazioaren plataforma integrala.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum