Euskal teknologiaren iragana eta etorkizuna Julián Flórez

Vicomtech enpresen zerbitzuko tresna bat da, gure industria-sarea batez ere ETEek osatzen dutelako.

Julián Flórezek, Vicomtech-IK4 zentro teknologikoko zuzendari nagusiak (105 lagun ari dira bertan lanean), Euskal Herriko teknologiaren iragan eta etorkizunari buruz hitz egingo digu.

Gure gurasoen lanpostu ugari teknologia heldutan oinarritzen ziren, beste geografia batzuetan finkatu direnak eta epe laburrean oso zaila izango dutenak gure lurretara itzultzea: siderurgia, ontziolak, ehungintza, jantzigintza eta bere makinak, altzariak, etxetresna elektrikoak… Zein teknologiatan lan egin ahal izango dute gure gazteek aurrerantzean?

Hitzaldia Astearte On zikloaren parte da: "Zientzia eta teknologietara hurbiltzen".

Hitzaldia amaitutakoan, hizlariarekin afari-kolokioa egingo da; lekua mugatua da eta prezioa 20 € da.

Hizlaria: Julián Flórez.

Asteartea, maiatzaren 20a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Julián Flórez Vicomtech-IK4ko zuzendari nagusia da, ikusizko interakzioaren eta komunikazioen teknologien ikerketa aplikatuko euskal zentroa, 105 lagun lanean dituena.

Vicomtechek aliantza nazional eta nazioartekoekin lan egiten du errealitate birtualean, errealitate areagotuan, 3D web teknologietan eta telebista eta irrati-difusioko teknologietan. Bere ikerketak industrian, ikus-entzunezkoetan, biomedikuntzan, segurtasun digitalean, turismoan, hizkuntza-industrietan eta ingurumenean eta jasangarritasunean aplikatzen dira.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum