Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
Telefono mugikorrak, ordenagailu pertsonalak, elektronika bizitzako une orotan, 3D, hiru dimentsioko fotokopiagailua, baina baita ere… erresonantzia magnetikoa, ekografia, laser ebakuntza, taupagailua…
Hurrengo urteetan, gure bizitzan sartuko diren teknologiak aztertuko ditugu. Al den neurrian, teknizismoak baztertuz, beraien funtzionamendu eta erabilera aztertuko dugu.
Eraman edo garbitu daitezkeen gailuak, gaur eta biharko smartphone deituriko mugikorrak, plataforma anitzezko idazkera, biharko telebista, erosketa egiteko modu berriak, errealitate handituak, etab.
Hizlaria: Joseba Laka.
Asteartea, azaroaren 25a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.
Azaroaren 25ean, asteartean, #AstearteOn berri bat ospatu genuen Antonianon Joseba Lakarekin, TecnaliaICT-European Software Institute dibisioko zuzendariarekin, eta "Nolakoak izango diren produktu adimendunak eguneroko bizitzan" gaiaz hitz egin zuen.
Joseba Lakak hurrengo urteetan gure bizitzan sartu daitezkeen teknologiak errepasatu zituen eta haien funtzionamendua modu didaktikoan azaldu zuen. Aurreikusitako gaien artean zeuden wearable-ak (eraman daitezkeen gailuak), smartphone-aren etorkizuna, transmedia eta telebistaren etorkizuna, etorkizuneko erosketa-esperientzia eta errealitate areagotu eta murgiltzaileko sistemak.
Teknologia berrien gehiegizko espektatiben zikloaz ere hitz egin zuen, eta kurba ezagun bat erabili zuen azaltzeko: espektatiben gailur batera igotzen da, desilusio-haran batera jaisten da eta produktibitate-ordokian egonkortzen da.

Joseba Laka TecnaliaICT-European Software Institute dibisioko zuzendaria da. Aurretik, 11 urtez ari izan da telekomunikazioen sektore pribatuan eta beste 8 urtez ikertzaile Software Ingeniaritzaren arloan, sistema txertatuetan, IT arkitekturetan eta sistemen integrazioan espezializatua; esperientzia handia du proiektu tekniko eta enpresarialen zuzendaritzan.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736