Garunaren funtzionamendua eta zainketa Gurutz Linazasoro

Gurutz Linazasorok azaldu zuen garuna neurona gehiegirekin jaiotzen dela, nerabezaroan inausketa jasaten duela eta heldutasunean gainbehera hasten dela.

Nola sortzen da hizkuntza? Zer gertatzen da garunean maitatu edo gorrotatzen dugunean? Nondik sortzen dira fedea eta jaungoikoaren konzeptua? Erabakiak nola hartzen ditugu? Azken finean, nor naiz eta gizaki izateak zer esan nahi du? Guzti honen erantzunaren oinarria garunean dago, neurona talde ezberdinen arteko seinale elektrikoetan. Gizakion gorputzaren organo txundigarriena garuna da.

Garuna lanean ikusteko aukera ematen digute teknologia berriek, zenbait portaera eta garun-prozesu ikertzeko ere. Konexio guzti hauek oso erlatiboak direla diote kritikoek, eta inoiz ez dela posible izango hain ukiezin eta materia gabe den adimen-gogoaren ikuste materiala deskribatzea.

Gizakion bizitzan garunak hainbat gorabehera gainditzen du. Nola zaindu? Oso erraza den errezeta: bizitza estilo osasuntsua eta aseezin jakin-mina. Ikasteko inoiz ez da berandu.

Garunaren mendea izango dugu hau, gizakiok geure burua ezagutu nahi dugulako. Erraldoia da desafioa!

Hizlaria: Gurutz Linazasoro.

Asteartea, urriaren 14a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Gurutz Linazasoro (Zumarraga, Gipuzkoa, 1959) neurologoa da. Donostiako Poliklinika Gipuzkoako Parkinson Ikerkuntza Zentroa zuzentzen du, Inbiomed (Ama-zelulen Ikerkuntza Zentroa) Fundazioaren presidente exekutiboa eta CITA Alzheimer Fundazioaren zuzendari zientifikoa da, eta Espainiako Nanoteknologia Plataformako talde klinikoen ordezkaria. 2007tik Diario Vasco egunkarian ari da "El árbol de la ciencia" zutabearekin, eta bost libururen egilea da, tartean "No te comas el coco" (Martín Berasategirekin batera idatzia) eta "Ciencia diaria". Hiru aldiz jaso du Parkinson Saria (Espainia) Ikerkuntza Proiektu Onenarentzat, 2008an Espainiako Neurologia Elkartearen Irakaskuntza-jarduera Onenaren saria eta 2009an Parkinson gaixotasunaren Ikerkuntza Zientifikoaren saria.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum