Euskadiko posizionamendua globalizazioan Jokin Laspiur

Jokin Laspiurrek, Mondragon Internacionaleko Erosketa zuzendariak, "Euskadiko posizionamendua globalizazioan" gaiaz hitz egin zuen.

Jokin Laspiurrek Josu Ugartek, Mondragon Internacionaleko presidenteak, bere liburuan ("España está en crisis. El mundo no", Deusto, 2013) argitaratutako planteamenduak partekatzen ditu.

Hitzaldiaren izenburuak ("Euskadiko posizionamendua globalizazioan") gaizki ulertzeko aukera eman dezake, gurea bezain herri txiki batek globalizazioan eragin dezakeela pentsa baititeke; hala ere, Jokin Laspiurren hitzaldiak gure herriak planeta globalizatuan izan ditzakeen aukerak ikusaraziko dizkigu.

Hitzaldia kokatzeko: IGADIk argitaratutako eta Xulio Ríosek sinatutako "China 2014: las claves del año" analisiaren arabera, Txinako zuzendaritza-talde berriak izaera integraleko erreforma bat bultzatzen du, garapen-eredu ekonomikoa ez ezik ordena politikoa ere hartzen duena, eta kanpoan garrantzi estrategiko handiko alternatibak planteatzen ditu. Ekonomian, gobernuak hazkundearen moderazioa onartu du, urterako ezarritako %7,5eko helburuarekin alderatuta, eta egiturazko aldaketei eman die lehentasuna: kontsumoak BPGaren hazkundean (%48,5) inbertsioak baino (%41,3) pisu handiagoa du jada, eta Txinak I+G-n BPGaren %2,08 inbertitu zuen 2013an, aurreko urtean baino %15 gehiago. Analisiak agenda erreforma bikoitzean laburbiltzen du, barnekoa eta nazioartekoa, eta, arrakasta izanez gero, Txina ez ezik mundua ere eraldatuko dutela dio. Analisi osoa irakurri (IGADI).

Hizlaria: Jokin Laspiur.

Asteartea, ekainaren 3a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Jokin Laspiur Arrasatekoa da eta Mondragon Internacionaleko Erosketa zuzendaria da Txinan, Indian, Vietnamen eta Taiwanen, eta 11 urteko esperientzia du herrialde horietan. Shanghaiko Euskal Etxeko presidentea eta Espainiako Merkataritza Ganberako presidenteordea izan da, Shanghain ere, 2008 eta 2010 artean.

Mondragon Internacionaleko zuzendaritza-taldekoa da, eta euskal langile askorekin batera, Financial Timesek, munduko argitalpen ekonomiko garrantzitsuenak, Mondragon Korporazioari eman berri dion urteko Boldness in Business saria ("Ausardia negozioetan") partekatzen du. Mundu osoko 260 enpresen artetik, Espainiako zazpigarren talde enpresarialik garrantzitsuenak lortu du saria.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum