Jakindariren 2. topaketan hartu zuen parte ZarautzOn-ek
Urriaren 21ean, 80 entitatetik gorako pertsonak bildu ziren Miñaon (Gasteiz), partekatzeko, ikasteko eta elkarlanean aritzeko, gizartean eragin handiagoa sortzeko.
José Luis Villacañas Berlanga filosofoak, Filosofiaren Historiako emeritu katedraduna Madrilgo Konplutense Unibertsitatean (UCM) eta Diego Portales Unibertsitateko (Txile) Filosofia Institutuko irakasle bisitari iraunkorra, Zarautzera etorriko da irailaren 22an, asteartean, 19:00etan, Modelo Aretoan. ZarautzOnek gonbidatuta, Villacañasek solasaldia izango du, Fernando Lopetegi, ZarautzOn-eko kidearekin, bere azken liburuan oinarrituta: Senderos que se bifurcan (Arpa, 2026).

Liburuan azaltzen den moduan, gizateriaren historia hurbilekoa botere inperialen olatu jarraituek markatu dute, tokiko bizi-munduak higatuz eta gizakiaren baldintza homogeneizatzeko saiakeran — antzinako inperio handietatik gaur egunera arte mantendu den ezaugarria, Villacañasen arabera. Botere horietako bakoitzak bere "teologia politiko" propioa sortu du estaldura ideologiko gisa, eta horren atzean beti egon da teknika material zehatz bat. Solasaldian, gaur egun Lurraren gaineko menderatzeko asmoak zer forma hartzen duen aztertuko dute, lehen aldiz modu zabal eta sakonean posible baita.
<Gure buruari galdetu behar diogu zein den Lurraren egungo menderatze-nahiaren forma, lehen aldiz posible dena maila zabalean nahiz sakonean.>

Argazkia: Jesús Ciscar, José Luis Villacañasi egindako elkarrizketan, elDiario.es
Ohi bezala ZarautzOnen, amaieran bertaratutakoekin solasaldia izango da.
Atzo arratsalde interesgarria izan genuen Modelo Aretoan, Jose Luis Villacañas-ekin antolatu genuen solasaldiaz. Berrehun lagun inguru hurbildu ziren aretora eta arretaz jarraitu zituzten filosofo ezagunaren iritziak; izan ere, bere liburuan agertzen diren bidegurutzeak aztertu zituen, historia aurretik hasi, orain dela 5000 urte izan ziren inperioak eta gaur egungo egoeraraino, neandertaletatik hasi Palantir, Silicon Valley, Eurasiako protagonistez bukatzeko. Ordu eta erditik gora izan zen ekitaldia eta bertaratu zirenen arabera, oso gustura egon ziren Jose Luis Villacañasen iritziak entzuten.
Lerroburuak:
Gobernuaren eta boterearen historia: Gobernua ordezkaritzatik eta elkarri begietara begiratzetik sortzen den bitartean, boterea omnipotentziazko ilusio narsisista bat da.
Teologia politikoaren kontzeptu zabala: Arimen eta kontzientziaren kontrola da historikoki subiranoari barne-obeditzea eskatzeko gakoa.
Hona hemen hitzaldi osoaren bideoa eta podcasta.
Hona hemen atzoko argazkiak:

José Luis Villacañas Berlanga (Úbeda, Jaén, 1955) Filosofiaren Historiako katedradun emeritua Madrilgo Konplutense Unibertsitatean (UCM) eta Diego Portales Unibertsitateko (Txile) Filosofia Institutuko irakasle bisitari iraunkorra da. Res Publica aldizkaria zuzentzen du, berak sortua, baita Anales del Seminario de Historia de la Filosofía eta Saavedra Fajardo Liburutegi Birtuala ere. Bere azken liburuak: Senderos que se bifurcan (Arpa, 2026), Tierra o ser (Akal, 2026) eta La lealtad conocida (Fundación Banco Santander, 2025).
Argazkia: David F. Sabadell / elsaltodiario.com
Urriaren 21ean, 80 entitatetik gorako pertsonak bildu ziren Miñaon (Gasteiz), partekatzeko, ikasteko eta elkarlanean aritzeko, gizartean eragin handiagoa sortzeko.
Azaroaren 3an, asteartea, 19:00etan, Zarauzko Modelo Aretoan: Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete ikertzaileek proposatutako zientzia gaiei.
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.