«Kontzientzia»: ZarautzOn-en oroigarria hizlarientzat
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Azaroaren 3an, asteartean, bertsolaritza eta dibulgazio zientifikoa uztartuko dituen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioa eskainiko da Zarauzko Modelo Aretoan, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta ZarautzOn elkarteak antolatuta.
Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariek bertsoa eta errima jarriko diete Arantzazu Luzarraga, Jon Gardoki eta Xabier Arregi ikertzaileek proposatuko dituzten zientzia gaiei. Ekitaldia Kike Amonarriz soziolinguista eta umoristak gidatuko du.
Bertan, ezagutza zientifikoa eta bertsoak uztartuko dira oholtzan. Sarrera doakoa izango da, eserlekuak bete arte.

Arantzazu Luzarraga arkitektoa eta paisajista, Arkitekturan doktorea (ETSAM-UPM) eta EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Arkitektura Saileko ikertzailea, oholtzara igoko da egungo gizarte- eta ingurumen-beharrei erantzuteko hiri-oasiak sortzeak duen garrantziaz hitz egiteko. Zehazki, Urban Oasis proiektua aurkeztuko du. Naturaren funtzionamenduan inspiratutako ekimen horrek hiri-altzariak eta euri-lorategien diseinua uztartzen ditu, hirietan espazio atseginagoak eta freskoagoak sortzeko.
Bestalde, Jon Gardoki geologoak, Geologian doktorea (EHU) eta EHUko Harea-Itsas Bazterreko Geologia ikerketa-taldeko kideak, Gipuzkoako itsas hondoak kontatzen duena azalduko dio Modelo Aretoko publikoari. Izan ere, Zarauzko eta Donostiako kostaldetik gertu, 680 km²ko lohi-eremu bat dago. Lehen begiratuan interesik gabekoa dirudien arren, haren sedimentuek eta fosilek azken 30.000 urteetako erregistro geologiko zehatza gordetzen dute.
Halaber, Xabier Arregi informatikariak, Informatikan doktorea (EHU) eta EHUko Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saileko irakasleak, adimen artifizialak (AA) bertsolaritzan dituen aukerak eta mugak aztertuko ditu. Bere hitzaldian, azalduko du gaur egungo tresnek oraindik ez dutela bertso egoki eta taxuzkorik sortzen. Horrez gain, teknologia horrek bertsolaritzaren munduan dituen beste erronka batzuk ere jorratuko ditu, hala nola emozioak transmititzeko gaitasuna, eszenatokiaren erabilera edo publikoarekin lortzen den konexioa.

Kike Amonarriz · Aurkezlea
Tolosan jaio zen 1961ean. Euskal Filologian lizentziatua, soziolinguista eta umorista da. 2019tik 2023ra Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria izan zen, eta 2021etik Euskaltzaindiaren urgazlea da. ETBn Mihiluze eta Tribuaren berbak bezalako saioak aurkeztu ditu.

Arantzazu Luzarraga · Zientzialaria
Arkitekturan doktorea (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, 2019) eta paisajista da, eta EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea eta ikertzailea. Juan Sadabarekin batera Urban Oasis proiektua garatu du; prototipoa Getxoko kale batean probatzen ari dira. 2022an CAF-Elhuyar sorkuntza beka jaso zuen.

Jon Gardoki · Zientzialaria
Geologoa da, Geologian doktorea (EHU) eta EHUko Geologia Saileko ikertzailea, Harea-Itsas Bazterreko Geologia ikerketa-taldeko kidea. Asturiasko Nalón estuarioari buruzko ikerketa gidatu du (Science of the Total Environment), ikatz- eta merkurio-meatzaritzak eragindako eraldaketa historikoa berreraikitzen duena.

Xabier Arregi · Zientzialaria
Zubietan jaio zen 1964an. Informatikan doktorea (EHU, 1995) eta Donostiako Informatika Fakultateko irakaslea da 1988tik. Ixa taldeko kidea da taldea sortu zenetik, eta gaur egun HiTZ zentroko koordinatzailea da.

Eli Pagola · Bertsolaria
Ereñotzun jaio zen 1995ean. Gipuzkoako bertsolaria da; Xenpelar saria (2018) eta Argi Baltza (2024) irabazi ditu, besteak beste, eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu du. Naiz hedabideko kolaboratzailea da.

Andoni Egaña · Bertsolaria
Zarautzen jaio zen 1961ean. Euskal Filologian lizentziatua da. Lau aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia (1993, 1997, 2001 eta 2005) eta zazpitan izan da finalista. 2006tik Euskaltzaindiaren urgazlea da. Idazlea ere bada (Euskadi Literatura Saria, 1999) eta Berria egunkariko zutabegilea.
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.
Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»