«Kontzientzia»: ZarautzOn-en oroigarria hizlarientzat
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.

INSAUSTI JAUREGIRA ETA AZKOITIKO ALDE ZAHARRERA BISITA GIDATUA
Real Sociedad Bascongadari buruzko Xabier Alberdiren hitzaldiaren osagarri gisa, ZarautzOn-ek bisita gidatua antolatu du azaroaren 8an, larunbata, Insausti jauregira eta Azkoitiko alde zaharrera.
Insausti jauregian bizi izan zen Xavier María de Munibe, Peñafloridako kondea, eta bertan biltzen zen «Azkoitiko zalduntxoen» solasaldia, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (1765) jatorria; 2014an, 250. urteurrena ospatzen ari zen elkartea.
Ordutegia: 9:30etik 14:00ak arte, gutxi gorabehera.
2014ko azaroaren 8an, larunbata, Azkoitiko Insausti jauregia bisitatu genuen, Juan Bautista Mendizabal Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zuzendariaren eskutik, eta haren historia kontatu zigun, Peñafloridako kondearen etxea eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorlekua. Lorategiak eta aretoak ezagutu genituen: kapera eta haren erretaula, erakusketa-aretoak, liburutegia eta sortzaileen erretratuak dituzten saloiak —tartean Peñafloridako kondearena, Elkartearen lehen zuzendaria—, tapizak eta «Irurac bat» leloa duen estandartea.
Ondoren, harekin batera, Azkoitiko alde zaharrean barrena ibili ginen, eta Andre Maria Erreginaren parrokiaren eta Idiakez dorretxearen historia ezagutu genuen.

Juan Bautista Mendizabal, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zuzendaria eta gure gidaria.
ZarautzOn-ek Erik Aranburu zarauztar artista gazteak egindako litografia bat oparitzen die bere hizlariei. 2/15 alea Arantzazu Lizartzari eman zitzaion.
Bizitzaren amaiera bezalako gai sentikor bat poesiaz janzteko eta hain esaldi dotorez uztartzeko erakutsi zuen trebezia benetan bikaina izan zen.
Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»