"Trantsizio energetikoa: nola eragiten digu?"

Jacinto Lobo energia-tekniketako ingeniariaren hitzaldia trantsizio energetikoak nola eragiten digun eta herritarren zeregina azaltzeko, Zarauzko Modelo aretoan.

ZarautzOn-ek hitzaldia antolatu du abenduaren 14an, asteazkena, 19:30ean, Zarauzko Modelo aretoan: "Trantsizio energetikoa: nola eragiten digu?". Hizlaria Jacinto Lobo izango da, energia-tekniketako industria-ingeniaria, sektorean 40 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, eta Barbo Renovables-eko eta Fineco-Kutxabank Energia Zirkuluko kontseilaria.

"Trantsizio energetikoa: nola eragiten digu?" hitzaldiaren kartela, Jacinto Lobo, abenduaren 14a, Modelo aretoa, Zarautz

2015ean, Nazio Batuen 21. Alderdien Konferentzian (COP 21), Parisen, 193 herrialdek aho batez erabaki zuten klima-aldaketa antropogenikoaren ondorioak arintzeko eta haietara egokitzeko neurriak hartzea. Garrantzitsuenetako bat trantsizio energetikoa da, energiaren erabilerak baitira klima-aldaketaren eragile nagusiak.

Gizateriarentzat laugarren trantsizio energetikoa hasi da. Aurreko hirurek —egurretik ikatzera, ikatzetik petroliora eta petroliotik gasera— erregai berri bat gehitu besterik ez zuten egin eskuragarri dauden erregaien saskira; oraingoa gogorragoa izango dela dirudi, erregai fosilak alde batera utzi behar baitira: ekonomia deskarbonizatzea deritzona. Horren atzean, klima-aldaketa antropogenikoak izaki bizidunen jarraitutasunerako dituen arriskuak daude, eta energiaren erabilerek % 67ko ekarpena egiten diote. Erronka izugarria da, fosilak oraindik erabiltzen den azken energiaren % 75 baino pixka bat gehiago baitira; hala ere, gizateriak ez du inoiz izan horri arrakasta-aukerekin ekiteko ezagutza, tresna teknologiko eta sentsibilitaterik.

Trantsizio energetikoak lehentasuna du izaki bizidun guztientzat: guztiok, multzo gisa eta bakoitza bere aldetik, ahalegindu beharko dugu, bizitza- eta xahutze-ohiturak aldatuz. Gaia ez dagokie soilik politikariei, administrazioei edo korporazio handiei: guztiok jardun behar dugu, bakarka eta taldean.

Horretaz ikasteko, Jacinto Lobo izango dugu gurekin. 40 urte baino gehiago eman ditu energia-ekoizpeneko sistemak garatzen: zentral nuklearrak, hiri-hondakinen energia-aprobetxamendurako instalazioak, Bilboko portuko gas likidotuko (BBG) terminala, ziklo konbinatuko kogenerazio-instalazioak, Arabako parke eolikoak, biomasa- eta purin-plantak eta zentral hidroelektriko txikien kudeaketa. Iberduero, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), ENCE Energía y Celulosa eta Fineco-Kutxabankeko Barbo Renovables enpresetan lan egin du.

Asteazkena, abenduaren 14a, 19:30ean, Zarauzko Modelo aretoan.

Sarrera doakoa.

Jacinto Lobo

Industria-ingeniaria Bilboko ETSIIn (1973), Energia Tekniken espezialitatean. 40 urte baino gehiago eman ditu energia, batez ere elektrikoa, ekoizten. Senerren, Iberduero-n (Trilloko zentral nuklearreko ekoizpen-zuzendaria izan zen), Andersen Consulting-en, Energiaren Euskal Erakundean (zuzendari nagusia, 1994-1998), Electricity Supply Board of Ireland-en (ESBI, Iberia Garapeneko zuzendaria, Zornotzako ziklo konbinatuko zentralarekin) eta ENCE Energía y Celulosan (Energiaren zuzendari nagusia, 2011-2021) lan egin du. 2021etik Barbo Renovables-eko eta Fineco-Kutxabank Energia Zirkuluko kontseilaria da.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum