Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
Otsailaren 9ko asteartean, gure ohiko areto birtualetan, "COVID-19: Txertoa al da irtenbidea?" hitzaldia izango dugu, Miren Basarasen parte-hartzearekin.

2020. urtearen hasieran birus berri baten, gaixotasun berri baten izena ikasi genuen, eta honek sortu duen pandemiak gure bizitzak erabat aldatu dituela ikusi dugu. Urtebete baino gehiago daramagu gaixotasun honekin, baina egoera antzekoa da. Duela gutxi, birus horren aurkako hainbat txerto onartu dira. Txerto horietako bakoitzak bere berezitasunak ditu eta guztiak ez dira berdinak.
Zer sartzen digute txertoa hartzen dugunean? Zer erantzun garatzen dugu? Nola biltegiratu behar dira? Zenbat dosi behar dira? Babesa iraunkorra da denboran? Lortuko dugu birusa kontrolatzea denbora-tarte hurbilean txertaketari esker? Txertoa da birus horren panazea? Hona hemen egunotan hainbeste entzuten ditugun txertoei buruz hitz egiten dugunean sortzen zaizkigun galderetako batzuk.
Eta guzti hori argitzen saiatzeko Miren Basaras Ibarzabal, Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologiako irakasle titularra izango dugu gurekin. Biologian doktorea da eta 25 urte baino gehiago daramatza Medikuntza Graduan irakasten. Halaber, Mikrobiologia eta Osasun Masterrean eta Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Doktorego Programan.
Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu eta horietan parte hartu du, eta artikulu zientifiko ugaritan argitaratu du bere lana. Hainbat doktore-tesi zuzendu ditu. Gaixotasun Infekziosoen eta Mikrobiologia Klinikoaren Espainiako Elkarteko Txertaketa Taldeko presidentea izan da. Gaur egun, UPV/EHUko COVID arduraduna da.
2021eko otsailaren 9an, gure ohiko areto birtualetan, "COVID-19: Txertoa al da irtenbidea?" hitzaldia izan genuen, Miren Basarasen parte-hartzearekin.
Hitzaldiaren hasieran, COVID-19 pandemiak mundu osoan eta Euskadin utzi dituen datu kezkagarriak aztertzen dira (milioika positibo eta heriotza). Basarasek argitzen du egoera epidemiologikoa kontrolatzeko zaila dela intzidentzia-tasa altuak direla eta.
Nola jokatzen dute txertoek? Gure giza immunitate-sistemari informazioa edo osagaiak (kasu honetan, S proteina) ematen dizkiote, gure gorputzak bere defentsak (antigorputzak eta T zelulak) sor ditzan, etorkizunean birusarekin topo eginez gero gaixotasuna prebenitzeko.
Jarraian, hitzaldi osoaren bideoa.
Hona hemen emisioaren pantaila-argazki batzuk:

Miren Basaras Ibarzabal Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologiako irakasle titularra da. Biologian doktorea da, eta 25 urte baino gehiago daramatza Medikuntza Graduan irakasten; halaber, Mikrobiologia eta Osasun Masterreko eta Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Doktorego Programako irakaslea da. Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu eta horietan parte hartu du, eta artikulu zientifiko ugaritan argitaratu du bere lana. Hainbat doktore-tesi zuzendu ditu. Gaixotasun Infekziosoen eta Mikrobiologia Klinikoaren Espainiako Elkarteko Txertaketa Taldeko presidentea izan da. Gaur egun, UPV/EHUko COVID arduraduna da.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736