Demokraziaren eta gobernuaren teoria XXI. menderako

Innerarity-k uste du botere publikoek eta gizarteak zirkunstantzia berrietara egokitu behar dutela. Horretarako, "zentsu" edo eremu demokratikoa zabaltzea proposatzen du lau eragile berri kontuan hartuta.

Otsailaren 18an, asteartean, 19:30ean, Zarauzko Antoniano Aretoan, "Demokraziaren eta gobernuaren teoria XXI. menderako" hitzaldia izango dugu, Daniel Innerarity-ren parte-hartzearekin.

"Demokrazia konplexuaren teoria bat" hitzaldiaren kartela, Daniel Innerarity-rekin, otsailaren 18a, Antoniano Aretoa, Zarautz

Demokraziaren mehatxu nagusia ez da indarkeria, ezta ustelkeria edo eraginkortasun eza ere, sinpletasuna baizik. Demokraziaren teoriaren ikuspuntutik, hitzaldi honek sinpletasun sozial eta politikozko garai batean sortutako kontzeptu politikoen gaurkotzea dakar. Defizit teoriko hau bat dator gure demokraziak sinplifikatzen eta pobretzen dituen praktika politikoarekin. Gure sistema politikoak ez dira gero eta konplexuagoa den mundu berri hau kudeatzeko gai izaten ari, eta sinplifikazio lasaigarria eskaintzen dutenen aurrean ezinean ageri zaizkigu.

Gaur egun konplexutasun handiko inguruneetan jarduten duen politikak ez du oraindik bere teoria demokratikoa aurkitu. Politikak jada ez die XIX. edo XX. mendeko arazoei aurre egin behar, XXI. mendekoei baizik. Demokrazia "polis"-etik estatu nazionalera igaro bada, hau da demokrazia zuzenetik ordezkaritzara, ez dago arrazoirik erronka berriei aurre egiteko ezintasunaz pentsatzeko, baldin eta oinarri politiko egokia ematen bazaio.

Erantzun sinpleetan sinesten ez dutenei baina arazoen konplexutasunaren aurrean etsi nahi ez dutenei zuzentzen zaie hitzaldi hau. XXI. menderako demokraziaren eta gobernuaren teoria bat formulatzen da, gure demokrazien berrikuntzarik oparoena horiek konplexuagoak egitearen emaitza izan dadin.

Daniel Innerarity filosofia politikoko katedraduna, "Ikerbasque" ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean, Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria eta Florentziako Europako Institutuan irakaslea da. Irakasle gonbidatua izan da Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan. Bere azken liburuak honako hauek dira: Política para perplejos (2018), Comprender la democracia (2018) eta Una teoría de la democracia compleja (2020). Hainbat egunkaritan ohiko iritzi kolaboratzailea da.

Besteak beste, Euskadi saria, Espainiako saiakera saria, Eusko Ikaskuntzako Humanitate, Arte, Kultura eta Gizarte Zientzien saria eta Kulturaren Vianako Printzea saria eskuratu ditu. Le Nouvel Observateur aldizkari frantsesak munduko 25 pentsalari handienen zerrendan sartu zuen.

Asteartea, otsailaren 18a, 19:30ean, Zarauzko Antoniano Aretoan.

Sarrera doakoa.

Daniel Innerarity filosofia politikoko katedraduna, "Ikerbasque" ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean, Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria eta Florentziako Europako Institutuan irakaslea da. Irakasle gonbidatua izan da Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan. Bere azken liburuak honako hauek dira: Política para perplejos (2018), Comprender la democracia (2018) eta Una teoría de la democracia compleja (2020). Hainbat egunkaritan ohiko iritzi kolaboratzailea da.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum