Bertsozientzia 2018: "Jakinduriek mundue erreko dau"

Zientzialari bakoitzak 10 minutuz hitz egin zuen eta, hitzaldi bakoitzaren ondoren, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi bertsolariek adierazitakoaren inguruko bertsoak inprobisatu zituzten.
Bertsozientzia 2018ko kartela: "Jakinduriek mundue erreko dau", Zarautz, Bergara eta Ordiziako saioekin

Maiatzaren 15ean, asteartea, 19:30ean, Zarautzko Antoniano Aretoan izango dugu Bertsozientzia saioa, "Jakinduriek mundue erreko dau", hiru zientzialari eta bi bertsolari eszenatoki berean bilduko dituena.

Zientziak eta bertsolaritzak berriz ere bat egingo dute Bertsozientziaren laugarren edizioan. Ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu, eta Gipuzkoan izango da lehen aldiz.

Hauek dira ekimenaren antolatzaileak: DIPC (Donostia International Physics Center), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, ZarautzOn elkartea, Bergarako Laboratorium Museoa, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Bergarako, Ordiziako eta Zarautzeko udalak. Saioak maiatzaren 15ean, 17an eta 25ean izango dira, Zarautzen, Bergaran eta Ordizian, hurrenez hurren.

"Jakinduriek mundue erreko dau" izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek eszenatoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Zientzialari bakoitzak 10 minutuz hitz egingo du eta, gaiak aurkeztu ondoren, bertsolariek zientzialariaren hipotesiak biltzen dituen bertso bat inprobisatu beharko dute.

Zarautzeko saioan bertsolariak Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi izango dira, eta zientzialariak Ainara Sangroniz, Felix Zubia eta Josu López Gazpio. Anjel Alkain aktore eta umoristak izango da hiru saioetako zeremonia-maisua, eta emanaldiak dinamizatzeaz eta bertaratzen direnen partaidetza sustatzeaz arduratuko da.

Maiatzaren 15a, asteartea, 19:30, Zarautzko Antoniano Aretoan.

Sarrera doakoa.

Maialen Lujanbio · Bertsolaria. Arte Ederretan lizentziatua eta gidoilaria.

Aitor Sarriegi · Bertsolaria. Informatika-ingeniaria eta matematika-irakaslea.

Ainara Sangroniz · Zientzialaria. Kimikaria eta UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea.

Felix Zubia · Zientzialaria. Medikuntzan lizentziatua eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko irakaslea.

Josu López Gazpio · Zientzialaria. Kimikan doktorea eta UEUko Kimika Saileko koordinatzailea.

Anjel Alkain · Aurkezlea. Aktorea eta umorista.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum