Berrikuntza guk geuk sortzen dugu ala berriztarazten gaituzte? Juan José Goñi

Ezagutza ez da aktibo ekonomiko soil bat: partekatzean ez da agortzen, handitu egiten da.
Juan José Goñi: Berrikuntza guk geuk sortzen dugu ala berriztarazten gaituzte? hitzaldiaren kartela

Eraberritzea ez da oraingo kontua, espezie guztien artean gizakiok liderrak izan gara planeta egokitzen gure beharretara. Naturalki eraberritzaileak gara eta orain arte erremintekin lotuak egon dira berrikuntzak. Beraz milaka urteetan asmamen ezberdinak sortu ditugu, are gehiago gaur egun zientzia eta ikerkuntzaren laguntzaz. Baina orain iraganaren segidarik ez dugu bizi, giza bilakaera garrantzitsu batetan murgildurik gaude, gure espeziearen bi gaitasun ezberdin nagusiak, teknologia (erremintak) eta hizkuntza (ezaguera eta kultura) elkartzen bai dira ugaltzen, ber interpretatzen eta sortzen harreman, hizkuntza eta zentzumen pertzepzio berriak.

Ohartu orduko esperantoa iritsi zen, hau da informatika eta sare sozialak, planetaren herenak parte hartzen duelarik. Baina daukagun lanik garrantzitsuena zera dugu Teknologia bilakaera horren nondik norakoak bereizi, gizarte eraldatzea ekarriko bai du. Historian zehar izan ohi den bezala botere gehien dutenek gidatuko dute transformazioa eta beraien helburuak betetzeko asmoz. Eta iritsi da geure buruari galdetzeko unea gure ekimenez berritzen gara? (badakigu nora joan) edo berritzera behartzen gaituzte (beste batzuk nahi duten eran). Globalizazio teknologikoa geldiezina da? Globalizazioan bitxitasuna, tokian tokikoa kabitzen da?

Hizlaria: Juan José Goñi.

Asteartea, urtarrilaren 31a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Juan José Goñi, donostiarra, enpresen berrikuntzan Goi Ingeniaritza Industrial ikasketak egin zituen 1973an, eta Enpresen Eraberritze Ereduan doktoretza 2001ean. Aldaketa-eremuan, ezagutza aplikatuan, berrikuntzan eta pertsonetan aholkulari aditua da. Kudeaketa- eta graduondo-masterretan unibertsitate-irakaslea da. Gizarte- eta teknologia-aldaketari buruz hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste "Gaitasun, Teknologia eta Denbora: etorkizun bat hautatzeko progresu kontzientearen zutabeak". Gaur egun Giza Diseinu Eskolan (www.escueladisenosocial.org) gaiak garatu eta irakasle-lanetan ari da, benetako giza berrikuntzan ari diren pertsonei erremintaz hornitzeko.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum