Islama: erronkak eta bizikidetza

"Islama: erronkak eta bizikidetza" zikloa, 2016ko apirila eta maiatza, Jose Mari Larramendi, Mikel Larburu eta Maya Amranerekin.

Hainbat saioko zikloa antolatu dugu, islamak gure gizartearen eguneroko bizitzan dituen erronkak ezagutzeko. Mikel Larburuk eta Maya Amranek lagunduko digute.

Gaiak:

  • Apirilaren 4a, astelehena: Islamofobia, laikotasuna eta laikotasunak Frantzian 2016an (Jose Mari Larramendi, ZarautzOn)
  • Apirilaren 18a, astelehena: Charia, Istihad eta Sufismoa (Mikel Larburu)
  • Maiatzaren 9a, astelehena: Bizikidetza ereduak Europan. Feminismoa (Mikel Larburu eta Maya Amrane)

Saio guztiak Zarautzen izango dira, arratsaldeko 7:00etan hasiko dira eta 2 ordu iraungo dute.

Maya Amrane Aljerreko Unibertsitatean Informazio eta Komunikazio Zientzietan lizentziaduna da. Bakea eta Gatazkak doktorego-ikasketak egin zituen Castellóngo Jaume I Unibertsitatean, eta Garapena eta Lankidetza Euskal Herriko Unibertsitatean, non Bitartekaritza Sozialean eta Kulturarteko Hezkuntzan ere trebatu zen. 2006tik esku-hartze sozialean lan egiten du, kultur aniztasunaren kudeaketan, bizikidetzaren eraikuntzan eta arrazakeriaren eta diskriminazioaren aurkako borrokan espezializatuta. Gainera, feminismoak eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko mugimenduek interesatzen zaizkio, bereziki testuinguru islamikoetan, eta Munduko Emakumeak (Mujeres del Mundo) elkarteko kidea da. 2016an Galde aldizkarian "Mujeres musulmanas frente a la islamofobia" artikulua sinatu zuen, Arrazakeriaren Aurkako Europako Sareak (ENAR) emakume musulmanengan islamofobiak Europan duen eraginari buruz egindako txostenaz.

Mikel Larburu zumaiarra Afrikako Misiolarien Elkarteko (Aita Zuriak) kidea da. Aljerian misiolari izan zen, non lanbide-eskoletan irakatsi zuen eta, 1992tik aurrera, Aljeriako eta Tunesiako Aita Zurien arduradun izan zen. Islama Europan jarraitzeko ARCRE taldearen sortzaileetako bat da, eta Afrika-Europa, Fedea eta Justizia Network taldea koordinatzen du. Islamari eta bizikidetzari buruzko hitzaldiak ematen ditu.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum