Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
2015. urtea bukatu zen 195 Estatuk hitzarmena sinatuz Parisko "COP21" deritzon batzarre horretan. Klima aldaketaren aurkako konpromezu batean, aurretik, inoiz ez ziren ados jarri hainbeste Estatu. Ez eta hainbeste eragile anitzek bultzatu –komunikabideak, artistak, enpresak, unibertsitateak, GKE eta abar– posible bihurtu zedin. Hitzarmena errealitatea da.
Hiru elementu behar omen dira aldaketa soziala gertatu dadin: nahia, ahalmena eta jakinduria. Geroz eta gehiago dira karbono gutxiko eredu ekonomiko berria eraiki nahi dutenak, klima aldaketaren erronkari aurre egiteko. Biderkatzen ari dira klima aldaketari buruzko nabaritasun zientifikoak, era berean berrikuntza sozial modu berrien ezagutza izugarri igo da alternatiba bat sortzeko asmoaz.
Erronka kolektibo bat eratu zen, klimarekiko milioi bat konpromezu lortzeko helburuaz, eta Gizateriak duen erronka erraldoi honen aurka enpresa, erakunde eta hiritarrei eskatuz klima aldaketari aurre egiteko ekintzak balorean jartzea. Abenduaren 9an lortu zen erronka gainditzea: 750 erakunde publiko eta pribatu eta milaka hiritar konprometitu ziren klima aldaketaren aurka.
Paris hasiera berri baten apustua bezala planteatzen da, bide berri bat eraikitzeko hastapen, bakarrik iritzi eta ikusmen osagarriak elkartuz eraiki daitekeena, eredu berria aurkitzeko asmoz. Bakoitza bere ardurez, baina denak bide berean.
"COP21" hobeto ezagutzen Cristina Narbonarekin izango gara.
Osteguna, maiatzaren 5a, arratsaldeko 7:00etan Zarauzko Modelo aretoan. Sarrera doakoa.
Zarautzera egindako bisitan, ZarautzOn-ek gonbidatuta, Cristina Narbonak Parisko klima-gailurrean (COP21) klima aldaketari aurre egiteko hartutako neurriei buruz hitz egin zuen. Hauek dira bere ideia nagusiak, orduan BERRIAri eman zion elkarrizketan jasota (2016ko maiatzaren 12a).
Elkarrizketa hasi aurretik, argitu zuen bere postuan ezin zuela energia nuklearraz iritzirik eman, inpartziala izan behar zuela.

Zer izan zen? COP21, Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Konbentzioko Alderdien 21. Konferentzia, Parisen egin zen 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 12ra. Parisko Hitzarmena onartzearekin amaitu zen, berotze globalaren aurkako lehen itun unibertsala, 195 herrialdek eta Europar Batasunak onartua.
Hitzarmena 2016ko apirilean zabaldu zen sinatzeko, eta 2016ko azaroaren 4an sartu zen indarrean, mundu osoko isurien % 55 gutxienez batzen zuten 55 herrialdek berretsi zutenean.

Cristina Narbona Ruiz Ingurumen ministroa izan zen (2004-2008) eta 1991tik hainbat ardura izan ditu ingurumen alorrean. Ekonomia eta ingurumen gaiei buruzko argitalpen ugariren egilea da. Gaur egun Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko kontseilaria da.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736