Musika-terapia bizitzaren amaieran: isiltasunak afinatzen, emozioak sintonizatzen Patxi del Campo

Gizakiak ezin du ulertu bere bizitza inguratzen duen soinu-paisaiatik isolaturik.
Musika-terapia bizitzaren amaieran hitzaldiaren kartela. Hizlaria: Patxi del Campo

Zainketa Aringarrien Mundu Eguna dela eta, Zarautz Herri Zaintzailea plataformak hitzaldi bat antolatu du ZarautzOn elkartearen laguntzarekin, urriaren 8an, asteartean, 19:30ean, Zarautzko Modelo Aretoan (Zigordia kalea, 1). Patxi del Campo izango da hizlaria, eta bizitzaren amaieran musika-terapiari buruz hitz egingo du.

Gizakiak ezin du ulertu bere bizitza inguratzen duen soinu-paisaiatik isolaturik. Soinua, musika eta zarata gizakiaren funtzionamendu kognitibo, emozional, sozial, biologiko eta/edo kulturalaren parte dira, baita bere biografiarena ere. Hitzaldia garapen sentsorialaren jarrera indartzaileak bizitzera eta, entzutearen lanetik abiatuta, emozio-prozesuak ikastera zuzenduta dago.

Musikak, arte gisa, eta musika-terapiak, zientzia gisa, funtzio garrantzitsuak ahalbidetzen dituzte gizabanakoaren sentsibilizazio-, integrazio- eta globalizazio-prozesuan. Entzutea errazteak pertsonaren hazkunde harmonikoa hobetzen laguntzen duen esperientzia da.

Patxi del Campo San Vicente musika-terapeuta eta talde-tekniketan aditua da, "Imagen Guiada y Música" (BMGIM) metodoan trebatutako terapeuta ere bai. Música Arte y Proceso Institutuaren (MAP) zuzendaria da AgrupArte zentro integratuan, eta Gasteizko "Vivir con Voz Propia" taldearen sortzailea.

2019ko urriaren 8a, asteartea · 19:30 · Modelo Aretoa, Zarautz

Sarrera doakoa.

Patxi del Campo San Vicente musika-terapeuta eta talde-tekniketan aditua da, "Imagen Guiada y Música" (BMGIM) metodoan trebatutako terapeuta ere bai. Música Arte y Proceso Institutuaren (MAP) zuzendaria da AgrupArte zentro integratuan, eta Gasteizko "Vivir con Voz Propia" taldearen sortzailea.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum