Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa

BAIONARA BISITA GIDATUA
ZarautzOnek Baionara egun osoko bisita gidatua antolatu du urriaren 20ko larunbaterako. Baionako Euskal Museoa eta Kanbon dagoen Arnaga Etxea ikusiko ditugu, besteak beste.
Ba al zenekien Baiona eta Ipar Euskal Herria Frantziako gotorleku nagusietako bat izan zirela XX. mendera arte? Ezagutzen duzu makila? Artzain euskaldunek ezkutuko arma gisa erabiltzen zuten mizpira-egurrezko makila hori, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena… Ba al dakizu zergatik ez duten etxe guztiek arkitektura bera eta zergatik bereizten diren lurraldearen arabera?
Baionako Euskal Museoan (eta hiriaren historian), euskal kulturak bere altxorrak erakusten ditu gaikako hogei aretoren bidez, hiru solairutan banatutako museografia atsegin batean eskainiak.
GAUR taldea, Oteiza, Chillida, Basterretxea, Sistiaga, Amable Arias eta Zumeta bezalako artista garrantzitsuen obrekin. Artista hauek 1966an sortu zuten GAUR euskal arte-taldea, eta Baionako Euskal Museoak haien lanak biltzea lortu du. Erakusketa honek ehun bat obra eta dokumentu aurkezten ditu, funtsean 60ko hamarkadako garai politikokoak; urte haietan, talde honek aurre egin zion erregimen zanpatzaile frankistatik zetorren politika artistiko nagusiari.
Cyrano de Bergerac-en egileak bere ametsetako etxearen dekoratu oparoa eszenaratu zuen hemen. Frantziar eta ingeles estiloko lorategien xarmak ibilaldi erromantikoa egitera gonbidatzen du bisitaria. "Harri eta berdetasunezko mirari" petoa, Arnaga Etxea behin eta berriz aurkitzeko leku bat da.
2018ko urriaren 20an, larunbata, Baionako Euskal Museoa eta Historia bisitatu genuen. 1924az geroztik Dagourette etxean dago, Errobiren ertzean. Haize Huesca historialariaren eskutik, euskal etnografiaren aretoak ezagutu genituen: etxea, ofizioak, itsasoa, jaiak eta pilota (museoak mila objektu baino gehiago gordetzen ditu pilotari buruz). Hiriaren historiaren aretoak ere ikusi genituen.
Museotik irten gabe, "1966, Gaur. Euskal artea frankismoaren garaian" erakusketa ikusi genuen. Iparraldean lehen aldiz bildu zituen taldeko zortzi artistak: Oteiza, Chillida, Sistiaga, Zumeta, Amable Arias, Basterretxea, Ruiz Balerdi eta Mendiburu. Arratsaldean, Kanboko Arnaga etxean amaitu genuen eguna, Edmond Rostanden etxean.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736