Itzultzaile neuronala: itzulpen automatikoa, ametsetik errealitatera

Webgune horretan bertan ikusten ditugun akatsak zuzentzen badira, aldaketa horiek gorde egiten dira eta hurrengo itzulpen-lanetan kontuan hartzen dira.

Azaroaren 28an, Euskararen Eguneko egitarauaren barruan, itzultzaile neuronalaren garapen prozesuari buruz izango da gure hitzaldia.

Bere sortzaileek hurbilduko diguten gaia itzulpen automatikoa izango da, adimen artifizialaren inguruan azken urteetako garapena bultzatu duena.

Garatu duten lanean, hiru hauek izan dira gako eta erronka nagusiak:

  1. Corpus (datu) nahikoa eta kalitatekoa lortzea euskara bezalako baliabide gutxi dituen hizkuntza minoritario batentzat.
  2. Gaur egun dagoen teknologiarik puntakoena (sare neuronalen mailan) kasu praktiko eta erreal bati aplikatzea.
  3. Ikerketaren munduko garapen sortutako emaitza horiek ekoizpen-ingurune batean aplikatutako konponbide batera eramatea.

Xabier García de Kortazarrek emango du hitzaldia; Vicomtech-eko teknologia transferitzeko lantaldean lan egiten du.

2019ko azaroaren 28a, osteguna, 19:30 · Modelo Aretoa, Zarautz

Sarrera doakoa.

Xabier García de Kortazar · Industria-ingeniaria, Industria Antolakuntzako espezialitatea, Donostiako ETSIIn. 1991n IK4-Tekniker Fundazioan sartu zen, eta 20 urtez hainbat lanpostu bete zituen: RAMS Unitateko arduraduna, Zaintza Teknologikoko Zerbitzuko arduraduna edo softwarea garatzeko Unitateko arduraduna. 2011n Hispavistan sartu zen, Negozioa Garatzeko Zuzendari gisa, eta Hispavista Labs I+G+b Unitateko arduradun gisa. 2015etik Vicomtech-en dihardu, eta teknologia transferitzeko lantaldean egiten du lan. I+G+b munduari lotutako 25 urte baino gehiago ditu, eta ikerketa-proiektu ugari zuzendu eta horietan parte hartu du, bai nazionalak, bai nazioartekoak.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum