KONTZIENTZIA SORTZEN ZIENTZIAREKIN
Berrikuntza, Zientzia, Teknologia.
Zientzia
Zientziak eta ezagutzak gure erabakietan askeago izaten laguntzen digutelako. Gizarte plurala, irekia eta integratzailea lortzen laguntzen dutlako eta haien balioak elkarrekin partekatzen uzten duelako. Zientziak gizarte baten hezkuntza eta aurrerapena adierazten dituelako.
Teknologia
Aurrerapen eta aurkikutza orok pertsonen bizimoduan eragin handia duelako. Aurrerapen teknologikoen alderdi positiboak aurkitu eta zabaldu nahi ditugulako. Gure pribatutasunari egindako erasoak identifikatu eta horiengandik babesa jaso nahi dugulako, eta herritarrek dituzten eskubideak eta askatasuna errespetatu nahi ditugulako.
Berrikuntza
Herritarrok, enpresekin eta erakundeekin batera, proposamen berriak egin eta antolaketa sozial eta ekonomikorako modu berriak eskaintzen ditugulako. Bizi dugun erronkari aurre egiteko modu bakarra delako. Aurrera egin behar dugulako lehiak eskatzen digun erritmoan eta gizarte aurreratuenen, aberatsenen eta kohesionatuenen abiadan.
Ekintzailetza
Sustapen eta ekimen arloan ibilbide luzea duen gizartearen parte garelako. Egonean egotea eta dagoenari eustea atzera egitea delako. Ekintzaren bitartez ezagutzea konponbideak bilatzea delako. Proposamenak leialtasunez eta erantzukizunez planteatzea elkarlanean aritzea delako. Arriskatzea ere beharrezkoa delako aurrera egin nahi badugu.
Agenda / Berriak
Bideoak
Egin zaitez bazkide
Zarauzko ongizatearen alde egitera gonbidatzen zaitugu, zarauztarren eta zure garapenaren alde egitera, Elkarteak bideratzen dituen ekintzetan lagunduz edo parte hartuz; horretarako, ZarautzOnen bazkide izan zaitezke eta abantailak eskura izango dituzu, eta bide batez, bazkideentzat bakarrik antolatzen diren ekintzetan parte hartu ahal izango duzu.
Laguntzaileak:
