Zergatik ez dut gogorik? Eta larrua jotzearen inguruko beste kontu batzuk
Hizlaria: Laura Morán Fernández, Psikologoa, Sexologoa eta Familia Terapeuta
Data: 2026ko Otsaila 17a, asteartea
Hora: 19:00etan
Lugar: Modelo Aretoa, Zarautz

“Europa ispiluaren aurrean: munduko kaosari nola aurre egin”
Europa gai izango al da garai berrietara egokitu eta bere etorkizuna idazteko?
<Balio krisia: Geroz eta nabariago da Europan migrazio politiken gogortzea, Europako proiektuaren izaera, nortasuna aldatzen ari dela.
<Stop berdea: Igande honetan argitaratutako datuek baieztatzen dute trantsizio ekologikoa —etorkizuneko motor nagusia— agindutakoa baino askoz motelago doala ez bada guztiz gelditzen.
<Ziurgabetasun geopolitikoa: Europa bakarrik sentitzen da Trumpen eta Putinen arteko pintzaren aurrean, eta ahots bateratua bilatzen ari bada ere, ez du erabat aurkitzen.
<Ukrainako inbasio errusiarra urrezko arrautzak jartzen dituen oiloa bihurtu da Ameriketako superpotentziarentzat. Bere historian inoiz baino armamentu gehiago saltzen ari da. Logikoa denez, armamentu enpresen akzioek gora egin dute nabarmen. Bestalde, Estatu Batuek inoiz baino gas likidotu gehiago (fracking bidez ateratakoa) esportatzen dute Kontinente Zaharrera. Errusiaren aurkako zigorrek bere horretan jarraitzen badute, AEBen merkatu-kuota % 70era irits daiteke laster.
Guzti honek deskribatzen duena sinplea da Europaren “Autonomia Estrategikoaren” porrota iradokitzen du. Putinen xantaia energetikoa saihestu da, fracking-a erabiliz, honek europar itxurakeria azaleratzen du berriz ere, gainera guzti honen prezioa Trumpen (edo Etxe Zurian dagoenaren) merkataritza interesen menpe bizitzea izan da eta da.
Honen guztiaren aurrean, Arantxa González Layak galdera hau planteatzen digu eta, erantzuten saiatzeko, gurekin izango da Modelo Aretoan; berarekin batera, Juanjo Álvarez Nazioarteko Zuzenbidean doktorea izango dugu, ZarautzOn-eko ohorezko bazkidea; bera izango da Arantxa Gonzalezek proposatzen digun egoera korapilatsu honetan surfeatzen lagunduko diguna.”
“Kaos garaiak bizi ditugu. Legea eta nazioarteko itunak ahultzen ari dira. Gerra itzuli da eta gatazkak ugaritzen ari dira. Ekonomia eta nazioarteko merkataritza gerra arma bilakatu dira. Mundu aldakor honetan, Europar Batasuna zalantzan dabil. Gai izango al da garai berrietara egokitu eta bere etorkizuna idazteko, ala beste batzuek idatziko diote?”
|
|


Europa ispiluaren aurrean, munduko kaosari nola aurre egin
Arantxa González Laiak, Juanjo Álvarezen laguntzarekin, jai egun hauetan ZarautzOn elkartearen deiari erantzunez, “sold out” bat lortu zuen —gaur egun hain modan dagoen hitz hori erabiliz, aretoa bete bai zuen, Zarauzko Modelo aretoa, eta horrek erakusten du herritarrei asko interesatzen zaiela Europa eta, ondorioz, nazioarteko politika.
Hona hemen zertzelada batzuk, Juanjo Álvarezen galdera zehatzei emandako erantzunetan jaso ahal izan genituen titularrak:
Arantxak helarazi zigun azken mezua oso argia izan zen: kontua ez da baikorrak edo ezkorrak izatea, AKTIBISTA izatea baino ez dago, eta ardurak hartzea, bakoitzak bere lekutik, ezinbestekotasunean ez erortzeko, baizik eta gure bidea eraikitzeko, Europar Batasunaren bidea.
Hemen duzue hitzaldia gure YouTubeko kanalean.
Eta jarraian, ekitaldiaren testigantza grafiko bat utziko dizuegu.



Hizlaria: Laura Morán Fernández, Psikologoa, Sexologoa eta Familia Terapeuta
Data: 2026ko Otsaila 17a, asteartea
Hora: 19:00etan
Lugar: Modelo Aretoa, Zarautz
Hizlaria: Ignacio López Goñi mikrobiologoa eta zientzia-dibulgatzailea
Zarauzko Sanz Enea Liburutegiak berriki argitaratu du “Aita Orkolaga, Zarauzko bikarioa” izeneko liburua. Oraingo honetan, Igeldoko Behatoki Meteorologikoaren sortzaile izan zen Aita Orkolagaren figuran sakonduko dugu, Asun Urzainki egilearekin eta Margarita...