Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País

Euskal espiritu ekintzailearen kausa eta ondorioa XVIII. mendean.

AsteArte On zikloaren barruan, urriaren 28an, asteartea, 19:30ean, Antoniano aretoan, Xabier Alberdi Historia Modernoan doktore eta itsasoko historian adituak (Zehazten Zerbitzu Kulturalak) hitzaldia emango du: «Real Sociedad Bascongada, euskal espiritu ekintzailearen kausa eta ondorioa XVIII. mendean».

AsteArte On kartela, 2014ko udazkena

Euskalerriaren Adiskideen Elkartean (Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, RSBAP) bildu ziren ilustratuek (1764) Euskal Herrian aurrera eramandako egitasmo zientifiko, teknologiko eta pedagogikoen inguruko azterketa bat egingo da. Euskal Herriko ekonomia, gizarte eta ohituren inguruan berriztatze-lan izugarria burutu zuten, uneko zailtasun ekonomikoak gainditu eta aurrerapenaren kontrako aurreiritziak baztertzeko asmo argiarekin.

Elkarte honen lorpen handienen artean Bergarako Errege Mintegiaren sorrera (1776) dugu, garaiko Europako ikerketa-gune eta ikastetxe aurreratuenetako bat. Politika honek gaur egunera arte ekarritako ondorioak aztertuko dira. Halaber, Ilustrazioak gainditu nahi izan zituen ustezko atzerapen zientifiko eta teknologikoaren inguruko hausnarketa egingo da.

Osagarri gisa, azaroaren 8an, larunbata, Azkoitiko Insausti jauregia eta alde zaharra bisitatuko ditugu, Bascongadaren sorlekua.

 

Xabier Alberdi Lonbide (Zarautz, 1969) Historia Modernoan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (2006) eta euskal itsas historian aditua. 2005etik Zehazten Zerbitzu Kulturalak enpresako zuzendaria da; ikerketa historiko-arkeologikoa eta haren emaitzen hedapena lantzen ditu enpresak. Hainbat elkartetako kidea da, besteak beste Albaola eta RSBAP.

Hitzaldiak

«Mundu-menderatzearen ideologia»

Peter Thiel, 2002an: «Alexandro Handi bat behar dugu, Estatu Batuak murgilduta dauden korapilo gordiarra ebakiko duena. Eta presidente horrek ezin du presidente konbentzional bat izan, presidente konbentzional bat lotuegi baitago Estatu Batuetako Konstituzioaren egitura osoarekin.»

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum