Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
Historian zehar, euskal emakumeak, eguna argitzetik ilunabarrera egin du lan, seme-alabak erditu, beraien etxe, familia, animali eta baratzeak zaindu; sareak konpondu, arrainak eta barazkiak saldu eta ukondoz ukondo borrokatu beraien gizonekin.
Euskal matriarkatu famatuak ez du zerikusirik buru sinple batzuk esleitzen dioten agindu eta manatu zentzuaz; eta bai, askoz gehiago, sinesmen zaharrekin. Euskaldunen antzinako erlijioa matriarkala zen, Ama Jainko batengan sinesten zuten, kristautasunak ordezkatzen zuen patriarkal erlijioaz alderatuz. Euskaldunek ez zituzten inoiz utzi sinesmen zaharrak eta mendeetan zehar, gure ohitura, esaera zahar, izen eta lekuetan agertzen dena, esan genezake, gure jentilen arrastoak direla (paganus = nekazari = jentila).
Gurekin izango dugu Toti Martínez de Lezea.
Asteartea, irailaren 29a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Modelo Zineman. Sarrera doakoa.
Irailaren 29an, asteartean, #AstearteOn berri bat egin genuen Modelo Zineman Toti Martínez de Lezea idazlearekin, "Euskal emakumea" gaiaz aritu baitzen.
Toti Martínez de Lezeak gogorarazi zuen emakumeak historia ofizialetik baztertuta egon direla askotan, historia hori ia beti gizonengan eta haien egintzetan oinarritzen delako. Umorez, esan zuen batzuetan euskal gizonak esporen bidez ugaldu direla dirudiela, liburuetan emakumeen arrastorik ez baitago.
Euskal matriarkatuaren estereotipoa desmitifikatu zuen: atearen atzean "errodiloa" eskuan, senarra noiz etorriko zain dagoen emakumearen irudia. Toti Martínez de Lezeak azaldu zuen euskal matriarkatua ez dela emakumearen boterea, ama-jainkosa batengan sinestea baizik. Patriarkatua, berriz, aita-jainko batengan sinestea da. Gogoratu zuen, gainera, emakumeak izan zirela etxe barruan hizkuntza, tradizioak eta kultura belaunaldiz belaunaldi transmititu zituztenak.
Gogorarazi zuen gizateriaren lehen sinesmenak ama-jainkosen inguruan sortu zirela, ugalkortasunarekin lotuta. Euskal mitologian, Mari da figura nagusia, Amalurren (Lur Ama) irudikapena, naturaren indarra, sortzaile jainko patriarkaletatik oso urrun.
Euskal Herriko sorginen inguruko sinesmenak eta mitoak errepasatu zituen, baita Zugarramurdiko auzia ere, 1609an. Gogoratu zuen sorginkeriaren jazarpenak gizonei ere eragin ziela, baina batez ere emakumeei, bereziki emagin eta sendalariei, medikurik ia ez zegoen garai batean jendea artatzen zutenei.
Forua nabarmendu zuen, emakumeak gizonaren baldintza berberetan oinordetzeko eskubidea defendatu zuena. Emakumeek beren negozioak, ontziak eta etxeak izan zitzaketen, eta ondarea kudeatu. Kontatu zuen, gainera, XV. mendean nahikoa zela ezkontza-hitza bi lekukoren aurrean ematea, apaizik edo epailerik behar gabe, eta horrek balio zuela oinordetzetarako eta testamentuetarako.
Jarraian, hitzaldi osoaren bideoa eta podcasta.

Toti Martínez de Lezea (Gasteiz, 1949) gaztelaniaz zein euskaraz idazten duen arabar idazle eta itzultzailea da. Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko itzulpengintzako ikasketak egin zituen. Telebistako gidoilaria eta aktorea ere bada, Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaileetako bat. Larrabetzun (Bizkaia) bizi da. ETBrentzat haur eta gazteentzako saioetarako, 1000 saiotik gora idatzi eta zuzendu zuen. Eleberri historikoa landu du bereziki, eta arlo horretan arrakasta handia lortu du Euskal Herrian. Haur literatura ere egin izan du.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736