Heriotz duina lantzen Iñaki Olaizola

Iñaki Olaizolak nabarmendu zuen, batez beste, 5 eta 7 urte artean emango ditugula mendekotasun egoeran.
Iñaki Olaizolaren Heriotz duina lantzen hitzaldiaren kartela

Heriotzaren aro hurbila, gaixotasuna eta menpekotasuna. Zahartzaroaren luzapena, kultur eta gizarte eraldatzeak.

  • Nola nahi duzu hil? Heriotz duinaren estrategia, medikuntza, legeak.
  • Nola nahi duzu ehortzi? Hil edo biziko testamentua, heriotzaren komunikazioa, gorputzaren helmuga, erlijioso erritua edo besteren bat…
  • Nola nahi duzu dolua bizi? Iraupena, sozializazioa, ahaidetasunak, nola gogoratu hildakoak.

Arraioa! Zein konplikatua den hiltzea! Behar bada galdera gehiegi? Erantzunak aurkitzen lagunduko digu Iñaki Olaizolak beste astearteOn batean…

Asteartea, urriaren 6a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Iñaki Olaizola Ontzigintza Ingeniari Doktorea da, Deustuko MBA du eta EHUn Antropologian Doktorea da. Enpresak zuzendu ditu ontzigintza sektorean eta beste sektore batzuetan. Eusko Jaurlaritzako Itsas Gaietako Sailburuordea izan da, Gipuzkoako Merkataritza Ganbarako Presidentea eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarteko Kontseiluko Presidentea. Antropologia, tesi eta azken urteetako doktoretza ezagutzagatik, hiltzeko prozesu eredu ezberdinetan berezitu da, Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen Elkarteko kide da, EHUn eta Osakidetzako mediku zentroetan hitzaldiak eman ditu, eta Euskal Parlamentuan eutanasia eta hiltzeko eskubidearekin zerikusia duten gai guztietan aholkulari izan da.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum