Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmenak erronka bat adierazten du europar ekonomiarentzat, gaitasun eta aukera komertzial oso indartsuak eskaintzen ditu. Aldi berean, zerbitzu publikoen liberalizazioaren arriskua dela eta, gizartean galderak sortzen ditu. Negoziazio mota batzuk ere kezkatzen gaituzte, gizarte arloan europar babes-estandarretan murrizketak ekar ditzaketelako, hala nola elikadura-segurtasunean, osasunaren babesean, ingurumenean…
Informazioa da arrisku-eremuak mugatzeko giltza: gardentasunez ezagutzea zein esparru edo sektore ari diren negoziatzen, zein izango den benetako eragina eta, batez ere, merkatuak Estatuen gainean irabazten duenean zein babes juridikoko berme ezarriko diren.
Hitzaldian neutrala ez izaten saiatuko gara (hau da, hitzarmena aztertuko dugu babesa behar duenaren ikuspuntutik, alde ahula, kontsumitzaileak eta pertsonak orokorrean, haien alde jokatuz), baina aldi berean inpartziala izaten, alde positiboak azalduz, enpresa txikientzat irekiko diren aukerak, eta negoziazio horren emaitzak munduko merkataritzaren norabidea alda dezakeela.
Gurekin izango da Juanjo José Álvarez, zumaiarra eta EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren katedraduna.
Asteartea, azaroaren 3a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa. Zuzenean ere jarraitu ahal izango da (streaming).
Hitzaldiaren ardatza TTIP akordioa izan zen (Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa). Hasiera batean, merkataritza eta inbertsioak liberalizatzeko eta bi ekonomien arteko muga-zergak murrizteko helburuarekin aurkezten den arren, adituak azpimarratu zuen akordioaren atzean arrisku eta ondorio sakonak daudela herritarrentzat.
Nazioarteko harreman tradizionalei buruz hausnarketa eginez, gaur egun mundua ez dute soilik estatuek gobernatzen (Nazio Batuak ahul daude kasu askotan), baizik eta enpresa handiek eta multinazionalek ezartzen dituztela benetako joera eta erabaki komertzialak.
Diskurtso ofizialak zioen merkataritza handitzeak aberastasuna sortuko zuela eta kontsumitzaileentzako zein enpresentzako aukerak zabalduko zituela. Baina Álvarez zuhur agertu zen: herrialdeen arteko arau- eta arautze-desberdintasun handiak daude (lan-eskubideak, ingurumena, osasuna, elikagaien segurtasuna, etab.), eta Estatu Batuetako estandarrak Europakoak baino laxoagoak dira askotan.
Hitzaldiak ohartarazi zuen merkataritza-akordio batek ezin dituela arriskuan jarri hamarkadetan zehar lortutako gizarte-eskubideak eta ongizate-estatua.
Hona hemen hitzaldi osoaren bideoa eta podcasta.

Juanjo José Álvarez zumaiarra da, EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna. Sari ugari jaso ditu bere ibilbidean; azkena, Eusko Ikaskuntza/Laboral Kutxa Humanitateetako Saria, "ilusio eta motibazio sugar berezia piztu duena". Hainbat ardura akademiko eta profesional izan ditu, ikerketa-jardueretan parte hartu du eta beste merezimendu akademiko eta profesional ugari ditu, baita lan doktrinal ugari argitaratu ere, horien artean "Eskualdearteko Eskubidea, barne-gatazkak eta Komunitatearen Eskubide Pribatua".
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736