Grafenoak dakarren iraultza Iñigo Charola

Hedabideetako zalapartaren gorabehera, grafenoa oraindik heldutasun-fase goiztiarrean dago eta ikerkuntza-zentroei saltzen zaie batez ere.
Iñigo Charolaren Grafenoak dakarren iraultza hitzaldiaren kartela

Ile baten diametroa baino 100.000 aldiz txikiagoa. Grafenoa bi dimentsiotako material bat da. Grapheneak atomo bateko lodierako izarak egiten ditu. Altzairua baino indartsuagoak, halere oso malguak. Elektronika ultralasterrerako perfektua, kobrea baino hobeagoa elektritzitatearentzat. Gardena eta bai polimero bai zeramikarekin ongi nahasten dena. Aurreikusten da aplikazio-eremu askotarako erabilera: siliziozko txipak baino azkarragoak, ukipen-pantaila malguak edo satelite, hegazkin edo automobilen osagai.

Mugagabeko erabilerak: ura uxatzen duten autoetako haizetakoak, zikintzen ez diren kristalak, bateria eta pila oso potenteak, margo iraultzaileak, txip ultralasterrak, pantaila malguak, elikadura industrian eta medikuntzarako mikrosentsoreak…

2004an aurkitua, gure bizitzetan geratzeko etorri den mirarizko atomoa. Datozen 10 urteetarako Europako Batzordeak hautatutako bi "bandera-ontzietako" bat dugu grafenoaren ikerkuntza. Gure artean ari da gertatzen iraultza, Gipuzkoan: Nanobasque, Nanogune, Donostia International Physics Center, Graphenea…

Graphenea, Donostian kokatua, grafenoaren ekoizle aintzindaria da munduan. Grafeno-materialak esportatzen ditu 40 herrialdetara, eta unibertsitateen, ikerkuntza-guneen eta industrien hornitzailea da. Repsolen inbertsioa jaso zuen 2013an, bere gaitasun teknologikoa garatzeko, negozioaren hazkuntzarako eta mundu mailako lidergoa mantentzeko grafenoaren ekoizpenean.

Hau guztia adierazteko gurekin izango dugu Iñigo Charola, Graphenea enpresako Garapen Zuzendaria.

Eta udazkeneko zikloa bukatzeko, PintxoOn egingo dugu Euskalduna Tabernan, gure 54 bazkideak gonbidatuz.

Asteartea, abenduaren 1a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Iñigo Charola Graphenea enpresako Garapen Zuzendaria da (Graphenea Donostian kokatua da, grafenoaren ekoizle aintzindaria munduan), eta Deusto Business Schooleko Executive MBAren lehen promozioko kidea. Bela gogoko duen Iñigoren ohiko hizlaria da unibertsitate eta zientzia jardunaldietan, esaterako Max Planck Institutuko zuzendari Klaus Müllenekin batera.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum