Kosmosetik Bizitzara. Zientziaren eta Artearen artean Carlos Briones eta Gustavo A. Schwartz
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
Azkenaldi honetan "big data" ingeles hitzarekin betetzen zaigu ahoa teknologian aritzen garen guztioi. Teknologia hornitzailea bazara eta zure produktuen artean "big data"-ri konponbidea ematen dionik ez baduzu, ez zara ezer. Eta teknologia erabiltzen duen enpresa bazara baina "big data" proiekturik ez baduzu, dirudienez mundua bihar bukatuko da eta enpresa itxi beharko duzu.
Baina "big data" proiektuen beharra ez da gaurkoa, eta informazio horretatik ezaguera atera dezakegu: hor dago gakoa. Biltegiratze gehiago, prozesatzaile gehiago, zerbitzari gehiago, malgutasun gehiago, azkartasun gehiago behar ditugu. Lanbide-profil berriak behar ditugu -dokumentalistak, matematikariak, estatistikariak, informatikariak- eta pertsonen sentimenduak behar ditugu: sare sozialetan agertzen dituzten iritziak, "gustuko dut" bidez adierazten dituzten nahiak.
Orduan, zer da big data? Aurrerapen teknologiko asko elkartu diren gordiar korapiloa, ulertzen, negoziatzen, ekiten laguntzeko. Telebista-audientziak, Googleren publizitatea, Panamako paperak, bankuen maileguak, autoen aseguruei egindako iruzurrak, eskari elektrikoa, jihadisten atzematea, gauzen Interneta, "wearableak", hauteskunde-kanpainak: hau guztia al da big data?
Hori argitzen saiatuko gara Iñaki Regidorrekin, EiTB taldeko Sistemen zuzendaria 1999tik.
Asteartea, apirilaren 19a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.
Hizlariak gizartearen eraldaketa digitala eta datu-uholdea aztertzen ditu. Trantsizio analogikotik digitalera igaro garen honetan, egunero sortzen den datu-kopurua itzela da, eta horiek kudeatzeko eta aztertzeko beharra nabarmentzen da.
Ez da soilik "datu handiak" edo bolumen handia izatea -adibidez, terabyte ugari-, baizik eta datu horiek biltzea, kudeatzea eta analisi aurreratua egitea, ohiko sistema konbentzionalekin tratatu ezin diren datu masiboekin lan eginez: testuak, irudiak, bideoak, sare sozialetako interakzioak.
Munduan sortzen den informazioaren dimentsioa erakusten du adibideen bidez: Facebookeko milaka milioi erabiltzaile, segundoko argazki eta bilaketa kopuru itzelak. Gaur egun sortzen den datu guztiaren oso portzentaje txikia -% 0,5 eta % 3 artean- aztertzen da benetan; beraz, "petrolioa" edo aukera handia dago oraindik datu horietan.
Datu-zientzialariaren (Data Scientist) figura aldarrikatzen du: matematika, estatistika, programazioa eta negozio-ikuspegia uztartzen dituen profila, etorkizunean eskari handiena izango duena.
Datu masiboen erabilerak onura handiak ekartzen ditu zientzian, enpresetan eta gizartearen konektibitatean, baina baita arriskuak ere: pribatutasunaren inbasioa, manipulazioa, spama. Herritarrei kontu handiz ibiltzeko eta beren datu digitalak zaintzeko gomendioa egiten die, nahiz eta Europar Batasunak araudi berriak -datuen babesa- bultzatu dituen.
Jarraian, hitzaldi osoaren bideoa.

Iñaki Regidor Informatika Injeinaria da Deustuko Unibertsitatetik (1986). EiTB taldeko Sistemen zuzendaria da 1999tik. Aurretik, metal-mekaniko muntaketa enpresa batean informatika buru izan zen sei urtez, eta lehenago Bilboko aholkularitza-enpresa batean aritu zen, "Cobol" programatzaile gisa hasita. Santurtziarra da, ekonomilari batekin ezkondua, alaba futbolaria eta seme biolinista ditu. Athletic zalea, operazalea eta arraunzale amorratua -nola ez, Soteraren zalea-. Sare sozialetan interaktiboa, entzule konpultsiboa eta, nolabait, enpresetan teknologiarekin ongi pasa daitekeelaren propagandista. Berez baikorra: "hau beti horrela egin da" entzuten duenean, aukera bat ikusten du.
Bidaia bat Big Bang-etik gaur egunera, zientziaren eta artearen artean
Data: 2026ko abenduaren 2a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo Aretoa
XII. edizioa
Data: 2026ko azaroaren 24a
Ordua: 19:00
Lekua: Modelo aretoa
Gonbidatu nagusia: Xabier Eizagirre, BasqueScout VFX-ren sortzailea
Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736