Interneten pribatutasuna: ustekabe ezatseginak ekidin ditzagun Jorge Campanillas

Zerbitzua doakoa bada, produktua zu zara.
Jorge Campanillas: Interneten pribatutasuna: ustekabe ezatseginak ekidin ditzagun hitzaldiaren kartela

Klik guztiak uzten dute bere aztarna. Pertsona bat lokalizatzea inoiz baino errazagoa da, bere telefonoa aldean badarama. Baina gaur egun nor ateratzen da etxetik bere telefonorik gabe? Bizi garen gizarte teknologiko honetan, telefonoz inguruturik, mugikor aplikazioak, kamerak, dronak, domotika, bideo zaintza, eta abar… erronka bilakatu da pribatutasuna. Beti ez gara ohartzen zenbat datu pertsonal ari garen konpartitzen enpresa, erakunde eta gobernuekin.

Europar datu berme arautegia argitaratu berri da, besteak beste "ahazte eskubidea", datu diseinu eta tratamenduaren mugak arautzen dituena. Baina hanka motz jaio da, "informaturiko baimen" sisteman oinarritzen delako: "Onartzen ditut baldintzak", baina letra txikiak irakurri gabe jarraitzen dugu, behartzen bagaituzte ere.

Datorren maiatzaren 17an "Internet Eguna" aitzaki harturik, ZarautzOnek interneteko pribatutasunaren garrantziaz sentsibilizatu nahirik, Jorge Campanillasen hitzaldia antolatu du, juridiko gaietan blogaria eta Iurismatika Abokatuak bulegoan, Informazio eta Komunikazio Teknologien Eskubidean abokatu aditua.

Campanillasen hitzaldiak ikuspegi praktikoa izango du, errealitate berri honi aurre egiteko, herritarrei zuzendutako aholkuaz, eta gurasoei zuzendurik, beren seme-alaben teknologi berri hauen erabilera arduratsuaz ere arituko da.

Asteartea, maiatzaren 17a, arratsaldeko 7:30ean Zarauzko Antoniano aretoan. Sarrera doakoa.

Jorge Campanillas Ciaurriz abokatua da, "Iurismatica Abogados" bulegoaren sortzaile, "EventosJuridicos.com" ekitaldi juridikoetako informazioaren atari liderraren arduradun. "Derecho en Red" Informazio eta Komunikazio Teknologien Eskubidearen hedapenerako elkartearen sortzailetariko bat. Arrasate eta Deustuko Master batzuen irakasle eta komunikabideetan ohiko kolaboratzaile.

2003tik bai sektore publiko eta pribatuan, informazio eta komunikazio teknologien eskubidean, datu pertsonalen babesa, elektronika merkataritza, jabego intelektual, publizitate, elektronika administrazioan, eta abar… gaietan aholkulari. Hauez gain domeinuen izenen eta bere araudiaz, eta gobernu irekien politikaz: gardentasun, informazio publikoaren berrerabileraz, eta hiri partaidetzaz Iurismatica blogaren sostengu.

Notiziak

Kapsula Kuantikoa

Data: Azaroak 20-21
Ostiralean 09.00-14.00 eta 16.00-19.00
Larunbatean 10.00-14.00 eta 16.00-20.00
Lekua: Zarauzko Malekoian, Dama ondoan
info@kuantika.eus edo 945 180 736

Descubre más

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Notiziak

Notiziak

Solasaldiak Koronavirus garaian

Solasaldiak Koronavirus garaian

Tailerrak

Tailerrak

Zineforum

Zineforum